Franceses, cueva de los
ACTE, haitzulo turistiko elkartearen kolaborazioari esker, Castilla-León eta Castilla la Manchako barrunbeetan burutzen ari garen argazki lanarekin jarraituz, taldeko hiru kide izan ginen, Palentzia iparraldeko barrunbe turistiko honetan, Espeleofoto-ko beste lagun batzuen konpainian.
Mendeetan zehar, uraren zizelkadurak diseinatu du Frantziarren haitzulo hau.
Covalagua-ko ur-sorburua eta Lorako Basamortuaren artean aurkitzen da, 1137m-ko altitudetara.
Independentziaren Gerran, bere sarrera naturaleko ahoa aprobetxatuz, frantziar soldaduen ehorzketa leku bezala erabili zen eta hortik dator duen izena.
Mirets daitezkeen espeleotema guneko paisaia ederra pilatzen du, ibilbide musikala eta kolore-bizitasunez argitutako barrunbeko 500 metrotan zehar.
Argazki gehiago ikusteko aukera:
http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157630633691594/show/
