Arritzaga meategiko dokumentala

Joan den larunbatean, taldeko zortzi kide izan ginen Aralarren. Euskal Herrian, Brontze aroan aurkitutako lehen meatzaritzako dokumentala burutzen ari garenez, aire-grabazioen txanda tokatzen zen gaurko honetan.

Goizeko 6 terdietan hiru kotxetan abiatu ginen lokaletik: bat, Uiduira martxan jarri zen garai bateko aerodromoa prestatzera (behiak uxatu eta ataka altxatzera) eta beste biek Arritzagara urbildu ginen, direktore eta aktore lanetan, (istripu txiki bat ere jasan genuen errepidean).

Formalidade britainiarrekin, gelditu ginen bezala iritsi zen ultrarina Urnietatik. Gure kameragile Sergiok kopilotu bezala hegazkinatu eta EUUUPA! ziztu batean aireratu ziren beste puntako Arritzaga bailararen bila.

Talai ikusgarri batetik, dokumentaleko direktore lanetan eta eskuetan talkia (batuta moduan) hartuta, Giorgioren kontzertuko lehen sesioa hasi zen.     Mugimenduak kontrolatu eta aginduak emanez, bai mendigoizaleei baita pilotoari, gora eta behera pasa ziren goiz orduak. Altuerak usten zuen kota baxuenean pasadak emanez eta arriskuak kontrolpean, bazter interesgarrienak filmatuz, tarteka aktoreen gainetik, hortxe joan ziren grabazioko minutuak.

Tamalgarria izan zen lehen ordu hauetako argia, eguzki alfertxoak ez zen oraindik Mailoa gainditzeko gai eta itzaletan geundenez, ikusi beharrekoak izango dira irudiak…

Gasolina amaitzear zihoanean, bueltatu behar izan zuten berriro Uiduira. Depositua betez, bigarren eta azken sesioa burutzeko.

Meatze-herrien inguruan bueltaka ibili ginen bigarren kapitulu honen saioan eta orain bai izan genuela, eguraldi zoragarria gozatzeko aukera.

Hamaiketan bukatutzat eman behar ziren ultrarinaren lanak, haize termikoen turbulentziak hastekoak bait ziren eta. Hala ere, Urnietara bueltatu baino lehen eta telefonoz, Aralarreko guardak mesedea eskatu ondoren, denbora eman zigun Larraitzen antolatutako jende-mosaikoen irudiak zerutik grabatzeko.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

1 comentario

  1. Politta!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

septiembre 2020
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  
Share This