Irteera fotografikoa 28 Euskal Herriko Espeleo Topaketetan

Aurtengo apirilaren 23tik 25era, Oñatiko Aloña Mendi eta Arrasateko Besaide Espeleologia Taldeak, 28. jardunaldiak antolatu dituzte.

Prestakuntzarako topaketak izan dira gehienbat eta aukeratzeko ekintza desberdinak izan ditugu aurten, hauen artean, argazki tailer berri bat.

Talde desberdinetako hamar bat kide elkartu ginen Arrikrutzeko koban (9 Euskal Herritik eta Rupo, Madriletik), espeleo-argazki munduan dauden azken berriak aztertzeko nahian.

Koba honen sarrera Jaturabeko presa inguruan kokatzen da eta giltzatuta dago orain dela pare bat urte harrapaketak saihesteko.

Nola zabaldu eta eratu argazki hotz batean lurpeko medioa, paisaia, nekezia eta han barruan sentitzen dugun emozioa?

Talde bat osatu beharra dago instrumental egokiekin batera. Artisten agindupeekin batera argi laguntzaileak eta modeloak.

Bi kamara digitalak erabili ziren, eta bi motatako iluminazioak: flashak (manualak eta zelulekin kontrolatutakoak) eta Scurionak. Beharrezko tresnak: tripodeak, objektiboak, ordezko bateriak, memoriak, garbitzeko tramankuluak, instrumentala jasotzeko zorro itxiak …

Argazkiak ateratzeko bide desberdinak lantzeko gai izan ginen, kameraren diafragma, abiadura, konfigurazioa… Iluminazio gaian, Scurion eta flashen arteko diferentziak; batekin nola marraztu paretak eta bestetik non kokatu eta ezkutatu. Konposizioa eta modeloen garrantzia, esperientziak kontrastatuz.

Arratsaldeko bostetarako borobilduta genuen AMET-eko Xanti gidariarekin batera egindako txango lokaztu hau.

Astirik gabe bueltatu ginen AMET-eko bulegora argazkiak ordenagailuan hobeto ikusteko eta Euskal Espeleologo Elkargoen gordailuan jardunaldiko fruitua jasotzeko.

Presaka abiatu behar zen Oñatiko Kultur etxera Krubera-Voronya leizearen diapositiba emanaldia Sergio Garcia-Dilsen eskutik gozatzeko.

Eta larunbatari omenezko bukaera emateko, Etxeberria jatetxean afaldu eta ordu txikiak arrimatu zirenean, goxo-goxo lokartu ginen apardun botila berdeen lurrinean.

Arrikrutz

argazki gehiago ikusteko aukera

www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157623810151771/show/

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

1 comentario

  1. Zorionak zuen blogarengatik eta Arrikrutzen ateratako argazkiengatik.
    Rupok bere argazkiak ikutu eta gero deskargatzeko linka eman zigun eta halaxe egin genuen. Sergioarenak fotoespeleon ikusi dutugu, baina ezin izan ditugu deskargatu. Bidaliko diguzue linka, megaupload estilokoa?
    Ondo izan

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

julio 2020
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Share This