Mendukilo

Argazki lanetan izan ginen taldeko bost kide Espeleofotoko lagunekin batera, Nafarroako Larraungo bailaran, turistikoa den Mendukilo leizean, Astitzeko Kontzejuan kokatua, Aralarko mendilerro karstikoaren magalean.

Leizea, lehen Burdin Arotik, mendiko ukuilu gisa erabilia, turistak eta eskolumeak hartzeko egokituta dago. Kanpoan aparkalekua, harrera etxea eta ibilbide botaniko txiki bat dauzka.

Kobazuloaren gaikuntza leizeari lehentasuna emanez (leizearen sei geletatik hiru egokitu gabe daude) eta inpaktuak minimizatuz (azpiegitura desmuntagarriak) ditu.

Leizearen ahoa itsas mailatik 750 m-tara dago eta 100 metroko desnibela du. Kobazuloak guztira 450 m ditu, 7015 m2ko azalera okupatua eta 83.186 m3 inguruko bolumena. Leizearen morfologia beheranzkoa da nagusiki. Kareharriek H-HEko makurdura dute, ia 30ºkoa, leizearen morfologian eragina duena. Buztinezko betegarri detritikoak dituzte eta espeleotema ugari ikus daitezke: estalaktitak, goursak, koladak, zutabeak, banderak, etab. Materialen deskribapenari dagokionez, leizea Aralarko Mendilerroko behe Kretazikoko kareharri Urgo-aptiarretan sortu da.

Ahoaren tamaina dela eta Artzainzuloko lehen gelak argi natural ugari jasotzen du. Beherantz jarraituz, Jentileio, Hartz-zulo, Laminosin eta Herensugearen Gotorlekuko galeriak prest daude publikoentzat, baino kobak baditu bisitatzen ez diren beste bi gela: lehenengoa, jaitsiera makur eta akrobatikoekin, Gerlariaren gela izenez ezaguna, 50m luze gorantz eta bolumen handiko gelaunea, bigarrena berriz, beherantz doan galeria estua, Intxixuen gordelekua, hain zuzen. Bi hauetaz gain, Laminosin gelak ere badu bisitatzen ez den azken gelaune bat, gours eta putzu ugariekin. Urak, irudi zoragarriak sortzen ditu areto eder honetan, negu aldean.

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

febrero 2020
L M X J V S D
« Ene    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829  
Share This