MURUMENDIko DAMA ZULO:

MURUMENDIko DAMA ZULO:

Murumendi gailurretik 1300 m-etara. Kareharri urgo-aptienseetan aurkitzen da koba mitologiko hau. “Dama-Zulo” bezala ezaguna, ur putzu txiki batean bukatzen da haitzuloak duen 10 m-ko garapena. Lehen metroetan indusketaren seinaleak daude. Ahoaren behealdean eta ezkerrera, erreka bat pasatzen da ur-jauzi bitxiekin eta eskuinera, Murumendiko isurbidean sartzen den errekaren emaria zulo txiki batetik dario. Isurbidea oso gertu dago, bidetik goialdean topatzen den depresioan eta proportzio handiagoekin, 8 metroko desnibel eta 120m-ko garapen meandriformekin.

Joxe Miel Barandiaranek barrunbea Beasainen kokatu eta Muruko Mari mitoa deskribatzen du (Murumendi, Murugoena) edo ‘Murumendiko Dama’. Mari, Murugoena baserriko gazte batekin ezkondu zen eta 7 seme-alaba izan zituen. Emaztea kristaua ez zenez, ez zituen bataiatu baina egun batean bere senarrak, baserritik Beasaineko elizara gurdi bati lotuta jaistea nahi izan zuen bere seme-alabekin batera, eta horrela jaisten hasi ziren, Mari sugarretan bilduta hegan egin zuen Murumendiko haitzera, «nere umeek zerurako ta ni orain Mururako» zioen bitartean, eta Murumendiko bere egoitza zaharrean desagertu zen.

 Murumendi

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

mayo 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031