Ermittia Bekua

Goiz txango bat gozatu genuen taldeko bi kide joan den larunbatean Debako kobazulo honetan.

Izarraitz mendi lerroko garapen luzeenetako barrunbea. Aixa esparru erraldoitik oso gertu kokatuta dagonez, ametsa beteko litzake beraien arteko komunikazioa lortzea posiblea izango balitz ….

Ezohikoa den bezela, aspalditik esploratzen ari diren beste taldeko bi espeleologoekin topatu ginen sarreran. 12 km-ko galeriak topografiatuta dauzkatela eta oraindik lan dexente geratzen zitzaiela komentatu ziguten.

Nahikoa izan genuen sarrerako bi pisuetako galeriak bisitatzen. Aurrerago, katazulo horizontala eta hurrengo bertikala pasa ondoren, goiko galerietara igotzen saiatu ginen baina hemendik aurrera gauzak konplikatzen hasten dira eta labirinto xamarra bihurtzen da. Galeri meandriforme ugariekin, bideak kota desberdinetako pisuetan aldaratzen baitira sare konplexua osatuz. Tximini batean sartu eta instalatuta dagoen beste bia batetik 30m igo genituen konturatzeko ze nolako dimentsioak dituen arroila handi honek. Puntu honetan bueltatu ginen, txangoari emaitza emateko eta jarraipena beste baterako utzi beharko degu.

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

mayo 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031