AR-1era irteera

Iraila osoa daramate GEMA, BURNIA eta LET espeleologia taldeko partaideak Aralarreko leizerik sakonena den Ar-1 sima beresesploratzen. Hamairu bat urte badira leize honetako lanak utzi zirenetik, eta ordutik ona gauzak asko aldatu dira espeleologiaren munduan, batez ere argiztapen sistemetan.

Bestalde, bere garaian erabilitako material asko (sokak, mosketoiak, vivac-a…), bertan egon da denbora guzti hau. Hau dena kontutan izanda, talde hauetako espeleologo ezberdinak leze honetara itzultzeko ausardia izan dute, eta proiektu interesgarri

honekin etorri zitzaizkigun: lezea beresploratu, goitik bera instalatu, barruan dagoen zakar guztia atera, iraganean utzitako eskalada egin, topografiatu etab.

Oraingoz lanak aurrera doaz, eta urriko lehen asteburuan lan hauetan parte hartzeko ohorea izan dut.

Ostiral gauean geratu nintzen Aralarreko guardetxen, GEMAko bost taldekidekin. 4×4 ibilgailua hartu eta ilobiko bordara gaua pasatzera. Hurrengo eguneko planaz aritu ginen: Eneko eta Montxo sagain deritzon tokia baino pixkat beherago jetxiko ziren, -400 bat metrora gutxigorabera, instalazio txiki bat egitera. Bestalde, Txus, Zangitu, Unai eta ni zakarra (sokak etab) ateratzera jeitsiko ginen .Bestalde, ostiral eguerdian iada hiru espeleo vivac-era jeitsiak ziren. Beren helburua Juantxoren lehioa eskalatu eta jarraipenik badagoen ikusi. Eta beste bi gurekin elkartuko ziren larunbatean vivac-ean zeuden beste hirurekin elkartzeko.

 

 

Goizeko zortzietan jeiki ginen. Gosaldu, prestatu eta kobaruntz. 4×4 ibilgailua vivac-era jeitsiko ziren Jotas eta Zuriñeren bila abiatu zen. Denak elkartu, materiala hartu eta gora. Sarrera iritsi eta pixka bat janez indarrak hartu genituen. Prestatu, eta hamabiak aldera lehenengo taldea, vivac-era zuzenean, hiru ordu laurdenera sagaineruntz zijoazenak, eta azkenik ordubatak aldera, zakarra ateratzera gu.

 

Lauko taldea zen, baino 40ko putzua jeitsi eta jarraian dauden estutasunak ikusita, Txusek buelta ematea erabaki zuen. Gu beheruntz, eta gurutzearen pasoa deiturikoa baino pixkat lehenago gelditu ginen, toki horretan bait dago zakarra pilatuta. Lau petate hartu materialez beteta hirun artean eta zortzitako kanpoan ginen.

 

Kotxera iritsi eta Txus han zen guri itxoiten. Bordara gerturatu gintun Unaiek, behe lainoa bait zegoen, eta Eneko ta Montxoren bila bueltatu zen, beraiek atera arte itxoiteko asmoz. Guk afaldu eta beraiei itxoiten egon ginen, baina azaltzen ez zirenez ordubatak aldera zakura sartu ginen.

Hiruterdiak izango ziren Unaiek esnatu gintuenean. Urduri zebilen. Montxo eta Eneko ez ziren oraindik azaldu, eta beraien  bila abiatu ginen. Behe laino haundia zegoen, haize zorrotza eta xirimiria eten gabe. AR-1eko sarreraruntz abiatu ginen.

Behe lainoak ez zigun utzi sarrera aurkitzen, eta denbora bat bueltaka eman ondoren, kotxera itzultzea erabaki genuen.

Baina gu ere galtzear egon ginen. Bide bat aukeratu genuen eta hortik jexten hasterakoan kobaren sarrera topatu genuen. A ze zortea! Sarreran gure bi lagunen motxilak falta ziren, beraz kobatik kanpo ziren. Kotxera. Goizeko zazpiak arte egon ginen bueltaka, eta azkenean lauak bordara itzuli ginen, beraiek aurkitzeko esperantza urriarekin.

Hurrengo egunean Unai eta Txus abiatu ziren beraien bila, eta bazkaltzeko orduan han agertu ziren biak beste bi desagertuekin. A ze poza! Izugarrizko abentura kontatu ziguten: galdu egin ziren behe lainoaren erruz, okerreko bidea hartu eta gau erdia ibiltzen pasa ondoren gordeleku bat bilatzea lortu zuten. Ala ere, kostata, laguntza eskatu bait zuten bordaren batean eta oso jarrera pasiboa eduki zuten beraiekiko.  Zorionez onik zeuden.

 

 

Bazkaldu eta gero barruan zeuden beste bostak azaldu ziren, kontakizun piloarekin. Merezitako paella jan, dena jaso eta guardetxen agurtu ginen denak.

 

Ar-1 koban oraindik ez da bukaerarik aurre ikusten, eta lan piloa daukagu oraindik bertan.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot GEMA taldeari, beren taldekide bat bezala hartu eta asteburu ederra igaro nuelako beraien

artean, nahiz eta ez zen dena pentsaturiko moduan atera.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031