Aierdi III haitzuloa edo Basajaun etxea (Lantz)

Olargues (Frantzian) izan ginenetik, kongresu espeleo-argazkilari arrakastatsuaren ondoren, eta han ikusitako kolore-biziko espeleotemak miretsi ahal izan genituenez, antzeko lurpe koloreak bilatzen saiatu ginen Euskal Herrian, azkenean Nafarroan aurkitu arte.

Joan den larunbat honetan Burgoseko Niphargus, Iruñako Gorosti eta Espeleofotoko beste zazpi lagun batzuekin batera, taldeko bost kide elkartu ginen, Aierdi III (edo Basajaun etxea) haitzuloak barne gordetzen dituen alderdi bitxi eta koloredunei argazkiak egiteko asmoarekin, Lantz-eko herri kuttun honetan. Nafarroaren Gobernuko eta haitzulo hain bereziko babesaren arduradunetako teknikariek, Jesus eta Félix-ek itxaroten ziguten herriko ostatuan, hamaiketako pantagrueliko bati gerra emateko zain.

Lantz-eko Hiribilduak edertasun handiko hainbat haitzulo ditu naturarekiko bere ingurune eta balio geologikoan, baita erromatarrek orain dela mende batzuk ustiatutako kobre-meategiak. Meategi hauetan egindako aurkikundeak, Nafarroako Museoan daude. Meategi hauen hurbiltasunagatik, haitzuloen estalaktita, estalagmita eta aragonitoek, kolore berde eta urdin oso dotoreak dituzte. Aierdi, Otaño eta Kostaran mendietan bederatzi haitzulo eta hiru meategi zenbatzen dira. Jakina da gune karstiko honen barrunbeen galeriak, artifizialki landu direla, minerala lortzeko. Egiaztatu da ere gune honen ustiapen garrantzia, laginketa hauetako mineral erauzketa, galerietan lortutako kantitatea baino askoz handiagoa izango zela.

Pagadi zoragarri bat zeharkatuz, 20 minututan iristen gara haitzuloko ahoraino, Aierdi mendiko errekatik 40m gorago eta ezkerraldean aurkitzen da, Aierdi IV-eko meategi handiranzko zig-zag-ean igotzen den bidea jarraitu eta altuera berean 200m hegoalderago geratuz. Meategi honek 15×4 m-ko sarrera du, beheranzko dimentsio berdinetako galeriarekin. Ehun metrotan adarkadurak eskuinera daude eta behealdean sabai artifiziala du eta diaklasa batekin sakontzen da. Erromatar zeramika zati desberdinak aurkitu ziren galeri hauetan.

Nafarroaren Gobernuak itxita dauka Aierdi III haitzuloa, bere kudeaketa eginez, 80 hamarkadan sufritutako espeleotemen lapurteengatik.

700 Kg-ko lauza sendo bateko sistema zorrotza dago haitzuloari sarrera saihesteko. Traktelaren bitartez igo behar da aldi bakoitzean. Horretarako ziren bi motxiletan generamatzan soka eta tresnak. Barrunbeak aho txiki eta makurra du, 425m-ko garapenarekin, bi pisutan banatutako galeriei bide ematen diona, goikoa nagusia izanez eta behekoa lur azpiko aintzira batea daramagu.

Haitzuloaren formazioekin ez txoratzeko eta era askotako argazkiak ateratzeko, Jesusek beste txoko interesgarriak erakusten zizkigun.

Erraza da haitzulotik aurrera egitea, nahiz eta puntu arriskutsu batzuetan soka finkoak jarrita dauden, aintzirara erortzeko nahiko arriskua dagoen jaitsieran bereziki.

Gozatu genuen haitzuloaren areto desberdinetako alderdiekin, baita pena sentitu ere hautsita dauden espeleotema kopuru handiengatik.

Urdinez eta tonu berdexkaz koloratutako alderdiak zona batzuei murriztuta daude.

 argazki gehiagi ikusteko aukera:

http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157629726284853/show/

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

junio 2020
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  
Share This