Mailozulo

Aurtengo espeleologi hastapen ikastaroari amaiera emateko, joan den astean sufritu genuen eguraldi txarrak, Aralarreko Malkorburu mendian topatzen den Mailozulo leizearen jaitsiera burutzea galarazi zigun. Azken asteburu honetan, bertan izan gera taldeko hiru kide hiru ikasleekin batera, ikasitako ezaguerak gauzatuz.
Putzu bertikal serie baten ondoren, -100m-taraino jaitsi ginen, barrunbearen garapena jalkinez betetzen den kotaraino.
Hastapen-ikastaro eta espeleo-laguntza praktikarako oso egokia den barrunbea, putzu-oheburu eta zatikatze-mota desberdinekin, nahiz eta harri-erorketen arriskua izan, lehen putzuetan batez ere.
Euri-aldietan isurbidea da eta aho nagusitik metro gutxira, ur-hari bat isurtzen zaion beste leize bat aurkitzen dugu.
Azken putzuaren oheburuko ezker aldean, erroizteek ia itxi duen meandroa ikusten da. Horizontalki aurreratzen denez, desoztopatzeko eta esplorazioaren zain daukaguna.
Basurdekumeak bezala portatu ziren ikasleak eta praktika arrakastatsua izatea lortu genuen.

 

Mailozulo

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

marzo 2020
L M X J V S D
« Feb    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  
Share This