Mendibeltzburuko barrunbeak (Arno II)

Beste jardunaldi bat Arnoko mendigunea prospektatzen. Kasu honetan, Olatz-eko ermitatik abiatuz, Mendibeltzburuko gunera goaz, Ardazkundeta muinoko haitzuloa aurkituz, Arrigorrietako bizkar oinean kokatua, garapen motzekoa eta aniztasun biologiko handiarekin. Jarraitzeko posibilitatea dago irtengunearen azpialdean, baina desoztopatzea eskatuko luke, haizerik sumatu gabe.

Arnoko mendigunea prospektatzen

Hamabost bat metro gorago, beste barrunbe bertikal baten sarrera topatzen dugu, Ardazkundetako leizea, ez dirudi garapen luzerik izango duenik.

Jentiletxetako hego isurialdeko bizkarra oso harritsua da. Haitzetako arrakalak betetzen duen lur eskasa, artadi eta zuhaixka desberdinetako baso sarria elikatzeko aski da. Altuera-kota mantenduz, metro gutxi aurrerago, beste bi barrunbe txiki aurkitzen ditugu, Jentiletxeta V eta Jentiletxeta VI, egindako kata arkeologiko arrasto nabariekin. Aurrerago, arteek estalitako ordoki txiki batera iristen gara. Ipar aldetik mugatzen duen kareharrizko multzoak ebaki bertikala aurkezten du, bi haitzulo nagusien sarrerak sortuz, Jentiletxeta I eta Jentiletxeta II. Lehenak S itxurako galeria estua du, 2 m zabalerako sarrera batekin eta 3,50 m-ko altuerekin. Hego-mendebaldera orientatuta, 10 m-ko garapena du. Kontserbazio-egoera ona da eta Brontze-Eneolitiko aroko material desberdinek aurkitu ziren, material zeramikotik litikora (gezi-puntak, karrakagailuak, harri-ezpalak, eta abar), apaingarri (harri eta azabatxeko aleak, zulatutako maskorrak, eta abar), antropologiko (hortzak) fauna (ugaztun eta moluskuen hondar fosilak). Bigarren haitzuloa, Jentiletxeta II, aurrekoaren ondoan kokatuta dago eta 1927an ere aurkitu zen. Bere indusketa 1936an hasi zen, baina gerra zibil garaian gelditu behar izan zen. 3,50 m-ko zabalera eta 2 m-ko altuerekin, sarbidea ematen dio irekidura naturalak argitutako, aztarnategia aurkitzen den atondoari. Areto honen amaieran galeria meandriforme estua abiatzen da, 95 m-ko luzerarekin, hego-ekialdera orientatua. Ondo kontserbatua dago eta bestearena baino material gutxiago aurkitu ziren.

Bi koba hauen aurrean, metro gutxira, beste barrunbe horizontal bat aurkitzen da, Jentiletxeta IV, oso makurra, eta lurra hondeatzea eskatzen du aurrera egiteko.
Jentiletxeta III haitzuloak 0,80 m altuerako ahoa du, 1,75 m-ko zabalerekin, beherantz doan zorua eta horma oso argiko galeria estu eta bihurgunetsua bati sarbidea ematen dio. Sarreratik 15 m aurrerago zeharkako bi galeria estuetan sardetzen da, (metro bateko zabalera gutxitan gainditzen dute). 35 m-ko garapenarekin, prospekzio arkeologikoa ere egin zen barrunbe honetan. Saguzar bikote bat ikusi ditugu.
Gailurretik hurbil hondoratze-dolina bitxi bat aurkitzen da, meatze-kata bat, agian.

Mendiaren beste hegalean, meategi txikia eta mineral erauzketan handitutako beste bigarren barrunbe natural bat topatzen ditugu, honen galeria txiki batean kuartzo-kristalak ikusten dira.
Bueltatzerakoan, prospekzioari bukaera emateko, dimentsio urriko beste leize txiki bat aurkitu genuen, Lete inguruko eremu tuparritsuan.

Mendibeltzburu

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

octubre 2020
L M X J V S D
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  
Share This