Itxulegor

Itxulegor

Itxinako inguru karstiko zoragarri honetara hurbildu ginen taldeko hiru kide, bere Lapiaz bereziak ezkutatzen dituen bitxietako batzuk bisitatzera. ITXULEGOR haitzuloa, bere hiru kilometro baino garapen luzeagorekin Erdigune Arrail Handiko Sistema osatzen du, Gorbeia mendigunean kokatuta, dituen ahoak inguru hain korapilatsuan irekitzen direnez, esploratu gabe egon zen 1959 arte.

Elezaharrak dio Itxinaren sakonean bizi dela Zazpi buruko suge beldurgarria, buru bakoitza aho ilun desberdinetik azalduz: haietako bat Itxulegor.

Erdigune Arrail Handiko Sistema, beraien artean komunikatutako lau barrunbez osatuta dago:

  • Hosto arrapalaren haitzuloa,
  • l-C-1 34,
  • Supelegorreko Lezandi leizea, eta
  • Itxulegor kobea.

Guztien artean, leize eta galerien sare zabal bat osatzen dute, Lezandi leizea sakontasun handienekin, 163 m erabateko putzu bertikal batekin.

Sistemak eremuaren ezaugarri berezkoenaren izena jasotzen du: Erdigune Arrail Handia, lurraren hondoratze ikusgarria, pareta liso eta bertikalekin, 100m baino gehiagotan zehar eta 30-40m-ko sakontasun aldagarriarekin

Itxulegorrek 3.200 bat m-ko garapena osatzen du. Bi sarbide-ahoekin: 507 A siglekin markatua, 25 m-ko putzu bertikalarekin eta bigarrena 507 B, horizontala.

Itxulegorreko galeria guztiak gaur egun egoera fosilean aurkitzen dira eta ez dago jada hodi aktibo iraunkorrik, ez badira azalera drainatzearen efektuagatik. Egungo jardun freatikoaren arrastoak 200 m azpitik geratzen dira, Otxabideko gune garrantzitsuan, 6.000 m baino garapen gehiagorekin, Itxina drainatzen duen lur azpiko ibaia darama.

ITX-50 ahotik sartu eta berrogeita hamar bat metroko arrapala jaitsiz, Arrail Handiko oinarrian azaldu ginen, Itxulegorreko bi ahoen parean.

Soka bat instalatu zitekeen 507 A ahoaren 25 m-ko bertikalean, ibilbide zirkular bat eginez, Arrail Handira beste ahotik bueltatzeko, baina baliabide teknikorik eskatzen ez duen zeharkaldia planteatu genuen: 507 B-tik sartu eta galeria lauko sare bati jarraituz, Areto Handiko oinarrira heltzeko, ibilbide beragatik itzuliz.

Galeria horizontala, hasieran beherantz eta irristakorra bilakatzen da, hainbat leize saihestu behar izanez. Leku berezi batekin topatuko gera ibilbidearen erdialdean, bi pisutan zatitutako galeriatxo bat. Zona labirintikotik jarraituz, zintzilikatutako galeria batera iritsiko gera, Areto Handiko pareta bertikalean irekitako leiho batean azalduz. Leiho zabal honetatik, 507 A ahoa zeharkatzen diren argi izpiak ikusteko aukera izango degu bueltatu baino lehen.

 Itxulegor

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Entradas recientes

Calendario

junio 2023
L M X J V S D
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
Share This