Paño-ko koba (2º kapitulua)

Azken asteburu honetan, Burgoseko Paño haitzulora bueltatu gera taldeko 2 kide, Jaspe segoviar espeleo taldeko zortzi lagun eta Iruñako Gorosti eta Nafarroako DYA-tar kidez osatutako beste espeleo koadrilekin batera.

Espeleofotok, Merindades espeleo taldearekin hartutako konpromisoaren bigarren kapitulua izan zen. Barrunbe eder honetako galeri fotografikoa, ukan eta Puentedey herrian erakutsi ahal dezaten.

Aukera hau aprobetxatu zen, aurreko aldian bisitatu ezin izan genituen txokoen argazkiekin, artxibo fotografikoa handitzeko.

Burdin hesi batez itxitako eta eskailera metalikoarekin hornitutako sarrera bertikal baten ondoren, kontranorabideko bi galerietan banatzen den derrubioen konora ailegatzen da. Haitzuloaren 1400m-ko garapena ia horizontala da eta aurreratzea oso erosoa.

Atentzio izugarria deitzen du hainbeste espeleotema ikustea, mozkortuta bageunden bezela, lantza itxurako estalagmita altuak nabarmenduz. Zementatutako geruza desberdinak forma eta haustura bitxiak erakusten dituen lurzoru hauskorra sortzen dute. Azken gelako zonan gordetzen dira altxor politenak: goursak, eszentrikoak eta koral bitxiak.

Eskarmentu ederrak jasota geneuzkan zona honetara hurbiltzen ginen bakoitzean, oso berandu irteten ginelako, baina gaurko honetan, goizaldeko ordu txikietan etxera bueltatu beharrean, gure kide segoviarrei afaria lotsagabetasunez kendu behar izan genien eta Merindades talde espeleologikoak tren-geltoki zahar batean duen aterpean lokartu ginen, goizeko kafesnea txintxortekin bustita dastatu arte, ez ginen berriro ipar haizearen bila martxan jarri.

Asteburu lasaia pasa genuen, jende xarmagarria ezagutuz eta lurralde gaztelauan gauzatzeko ditugun etorkizuneko proiektuak lotuz.

 

Argazki gehiago ikusteko aukera:

http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157626433144280/show/

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

octubre 2021
L M X J V S D
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Share This