Orkatzategi

Arrikrutzeko aparkalekutik, kareharrizko pareta beldurgarri honek, igoeraren erronka egiten dio bisitariari. Zentral hidroelektrikoen ondotik pasatuz, aldapa pendientetsu batek eramango gaitu Orkatzategi-ko hegal leunetara, igotzeko dagoen tarte egingarri bakarrengatik.

Hainbat zulogune azaltzen dira sigi-sagako bidearen ondoan. Behin pareta igota eta ezkerrerantz, berehala degu Aitzuloko barrunbea, paretan irekitako bere leiho ikaragarriarekin. Oso hurbil eta belar tartean, aurkitzen da diametro txikiko beste leize bat,3 mdesnibeleko sarrerarekin, neurri politeko areto batera iristen dena eta kolada aldapatsua jaitsi ondoren, jaisteko sokaren laguntza beharko genuke beherantz jarraitzeko. Gailurrerantz igoz, beste bi barrunbe txiki aurkitzen dira kareharrizko hormatzarreko irtenguneetan. Aurrerago, dolinaz jositako gune batean, beste leize bat aurkitzen da, hainbat blokeekin eragotzitako sarrera txikikoa, eta barrura botatako harriak nahiko denbora behar du gelditzeko. Beste dolinetako batean, aurreratzerik gabeko haitzulo baten ahoa irekitzen da.

Bueltan, Sandaili kobako bidea hartuko degu, haitzuloaren ondoan serora bat bizi zen etxetzar bat altxatzen da. Baselizarantz igotzen diren eskaileren ondoan, hormetatik darion ura jasotzen duen, landutako harri aska bat dago, emankortasun-zeremonia misteriotsu batzuetan erabilita, zelta jatorrikoa dirudienez. Emakumeak Sandailiraino zetozen, harri-bainuontzian hainbeste hatz sartu eta, nahi zituzten seme-alabek izateko. Lehorte-denboretan, arabar herri hurbil batzuetako biztanleak, euria eskatzera etortzen ziren ere haitzulo honetaraino.

Giza hezurrak eta ontzi-zatiak aurkitu ziren haitzuloaren bukaeran, historiaurreko arbaso haien zeremonia magikoetan erabiltzen zituzten Sandailiko urekin, beharbada.

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

abril 2021
L M X J V S D
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
Share This