
Azkonarra 2

Taldeko 5 kide bildu ginen joan den larunbatean, Azkonarra barrunbearen topografia jarraitzeko, baina goiko beste aho batetik hasita: Azkonarra 2. Hartarako, bi ahoak elkartu genituen, kanpoko poligonal bat eginez. Lehen sarreratik HE norabidean, 60m-etara aurkitzen da eta +23m kota altuago.
Barrunbeak dimentsio txikiko ahoa du (1x1m gutxi gorabehera), arrapalan beherantz doana, inklinazio sendoarekin. Bere lehen 10 metroak, kanpotik datorren sedimentuz beteak daude. Lehen estugune hau gainditu ondoren, galeriak oraindik arrapalan jarraitzen du eta era nabarmenean handitzen dira bere dimentsioak.
Sedimentuak, bloke handiz metatutako zona bati ematen dio pauso, barrunbearen jarraipena hauen azpitik luzatuz. Galeria nagusia, I-H norabideekin, 40m aurreratzen da oinplanoan zerbait gehiago estutzeko -28 kotan, bigarren putzu batera iristeko Materialik gabe, jarraitu ezinik gelditu ginen mailakatutako bertikal baten balkoian. 10m-ko eskubanda eta frakzionamendu bakarren bat instalatzea faltako dira putzu hau jaisteko hurrengo irteera batean.
Sarrerako ingurura itzuliz eta bloke handien artean metro batzuk jaitsita, hiru aukera ditugu: dimentsio neurrizko areto bat, putzu arriskutsua (inguratzen duten blokeen ezegonkortasunagatik), Azkonarreko meandroarekin bat egiten duena eta nagusi azpitik paraleloan, 20m aurrera egiten duen galeria fosila, erdi horizontala, lohiz beteta bukatzeko.
Galeria nagusia eta soken beharrik ez zituen adarrek besterik ez genituen topografiatu.
Barrunbetik irteterakoan, gertu kokatzen den beste leizera hurbildu ginen, Azkonarra-3, jaioberria eta Mikel Irurek aurkitutakoa. Azkonarra 2-tik 80m-etara, eta 17m beherago kotan, IE norabidean. Bere ahoa, handitu beharko den 0,5 x 0,5m-ko estugune buztintsua da. Barnera bota ditugun harrien soinuak neurtuta, arrapalan jaisten dela eta nahiko gorabehera dagoela dirudi. Topoak jakinaraziko digu Azkonar sistemarekin lotuta egon daiteken.