IBARRENEKO SAKONA

IBARRENEKO SAKONA

Hiru irteera egin ditugu jada, Ibarreneko sakonean kokatzen den hustubide honetara.

Inguruko oinplanoan, barrunbea kokatzen den kota kontuan hartuta, Aixa kobazuloaren 100m gainetik dagoela egiaztatzen da, eta handik datozen galeri batzuetatik oso hurbil, ondorioztatuz bien arteko konexioa posiblea izan dezala.

Ahoa urtaroko hustubidea da, 5m-ko zabalera eta 7m-ko altuerekin. Ezkerrean katazulo txiki bat du, 1x1m-ko neurriekin eta metro batzuk aurrerago, leiho batean azaltzen da, sarrerako aretoaren altuera erdian.

2-3m-ko arrapala oposizioan jaisten hasiko gera, 20m erdi horizontal eta bolumen handiko galeri batean sartzeko. Zintzilikatutako leihoren bat bereizten da, horietako bat lehen deskribatutakoa da.

Hemendik hiru galeri txiki abiatzen dira, bi beherantz eta gorantz ondokoa, aretoko gangan irekitzen den beste leiho batera eramaten gaituena. Bigarren galeria beherantz doan meandro oso estua da eta beste muturretik askoz eskuragarriagoa da. Hirugarrena nagusia da, barrunbea jarraitzen duen lekutik, 20m-ko luzera du, 1,5×1,5-mko hodi formarekin, oso garbitua eta erdi aktiboa (urak utzitako arrastoak antzematen dira).

Hodia, zentimetro batzuetako hondar-tapoi batean amaitzen da, gorantz doan itxura irregularreko areto handi bati bidea emanez, bi zona desberdinekin, bat oso apainduta eta bestea blokez metatuta, hondakinez betea eta galeria erdi aktiboarekin hainbat puntutan lotuta.

Galeria nagusira berriro itzuliz, ura darion lekutik, 30m-etara lohiz betetzen da kanpotik arrastatutako hondar eta harriekin. Erdialdean, beste galeri berri bat topatu da eta oztopoak txikitu ondoren, hainbat metro jaisten da blokeen artean, lokatz eta hondarrez estalitako puntu estu horizontal bateraino, aire-korrontea barrunbearen kanporantz putz eginez. Puntu hau esploratzeko zain dago.

Ura darion galeriaren ezker aldean, gorantz doazen galeri pare bat daude, hauetako bat, lehen deskribatu degun sarrerako galeria nagusiaren amaiera aldetik zetorren meandroa da.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

julio 2020
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Share This