Mendi txiki baten istorioa Liburua

Mendi txiki baten istorioa Liburua

Orain dela urte batzuk, Hernaniko udalaren laguntzaz, herriko koben inbentario bat egin genuen. Beste hainbat kobaren artean Iturmendikoa arakatu genuen. Segituan konturatu ginen lekuak zuen garrantziaz, eremu txikia eta iristeko erraza da, bertan kareharri mendietan ematen diren fenomeno geologiko guztiak islatzen dira: isurbideak, lurrazpiko errekak eta kobazuloak besteak beste.

Iturmendiko sistemaren nabarmenena, dimentsioa eta barietatea dira, leku txikian, fenomeno geologikoen aberastasuna alegia.  Eta gure helburua, duen balio karstikoa ikusirik, hezkuntza iturri paregabean bihurtzea da. Gure ikastoletako geografia eta geologiako irakasleak datozkigu burura.

Lehenik egin genuena udaletxeko ingurumen teknikariei iturmendik duen balioa erakustea izan zen, begi onez ikusi zutena. Bigarren kobazuloa garbitzea, oso zikina eta egoera txarrean bait zegoen. Eta azkenik herritarrei mendi honek duen ondarea ezagutzeko aukera eman genien. Ematen duenez iturmendiko etorkizuna bermatuta dago, eta liburu honekin guneak duen balioa ezagutaraztera eman nahi izan dugu. Dena den badakigu Instituzio eta empresa jakin batzuen laguntza beharko genukeela gure helburua gauzatzeko, hau da, lurrazpiko interpretazio zentro bat. Badakigu bizi garen garaian proiektu hau zaila dela gauzatzea, bainan ziur gaude harrera ona izango lukeela ikastetxe eta pertsona askorengan.

Azkenik eta aurkezten ari garen liburuaz hitzegiteko, argitalpen honekin Iturmendiko inguruak duen balioa erakusten saiatu gara, 10-12 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzendua batez ere.

 

Liburua PDFan

Eskerrak

Eskerrak eman nahi dizkiogu Hernaniko Udalari, Hernaniko lur azpiko ondarea herritarrei helarazten laguntzegatik liburu honen bitartez. Hernaniko Ilbetea Tattoo-ri ilustrazioengatik, Nahikari Lopez de Zubiria-ri bere pazientziagatik, Lino-ri bere adeitasunarengatik eta proiektuan parte hartu duten Felix Ugarte Elkarte-ko kide guztioi bere lan desinteresatuarengatik.
Bide batez, liburua sortzen parte hartu duten gaztetxoei ere eskertu nahi genieke, ederki pasa dugu eta!
Eskerrik asko danoi.

Loturak

Hernaniko Kronika http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/albistea/2017/03/29/8e84620262985/sistema-karstikoaren-berri-modu-pedagogikoan-ikasteko-aproposa-da-iturmendiko-kobazuloa/

Diario Vasco http://www.diariovasco.com/buruntzaldea/hernani/201703/29/presentacion-biteri-libro-sobre-20170329001254-v.html

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031