
1º Congresso de Fotográfica Técnica em Gruta (Portugal)
Joan den iraileko21-23ko asteburuan, Espeleofoto-ko beste lagun batzuekin, eta FUE-ko kidea bezela, haitzuloetako lehen nazioarteko argazki kongresuan izan ginen, GEM (Grupo de Espeleologia y Montañismo) talde portugaldarrak antolatuta, haitzuloetako argazki tekniken gaietako trukea, difusioa eta harremanetan egondako eztabaida-plataforma bat sortzeko asmoz, ingurumena babestu eta zaintzeko.
Hau izan zen kongresuak izango duen hiru asteburuetako lehena eta berari hasiera emanez, Cascais-eko Pedra do Sal Ingurune Interpretazioko Zentroan, ikus-entzunezko aurkezpen sailarekin, ondoren eztabaida mahaia eta esperientzia-trukeak izan ziren. Nahiz eta topagune internazionala izan, lusitaniar eta espainiar espeleologoekin bakarrik elkartu ginen.
Lehen topaketa hau Serra d’Aire-n (Serra Extremenha-n, Fatima-tik oso gertu) garatu zen. Dinosauro Oinatzen National Monument interpretazioko zentroan hostatuta egon ginen eta topaketa bi jardunaldi praktikoetan banatu zen, Almonda-ko haitzulo portugaldar ospetsuan, paleolitikotik hurrengo erromatar garai arteko okupazio aztarnekin. Almonda-ko haitzuloa santutegi arkeologikoa da, aurkitu diren historiaurreko hondarren ondasunagatik (badira Atapuerca-rekin konparatzen dutenak). Portugaleko Karst zabalena da, 10km baino gehiagoko garapenarekin, lusitaniar espeleologiaren santutegi handia. Sistema akuiferoan duen garrantzia izan ezik, formazio geologiko arraro eta ederrak ditu, saguzar koloniak, erpeetako markak eta hartz-oheak.
Larunbatean, barrunbearen aho natural batetik sartu ginen, paper-fabrika hornitzen duen isurketaren gainean aurkituta, aurreratzea galarazten duen sifoi bateraino iritsiz.
Galeria zabalak agertzen dira katazulo makur-gune batzuen atzean, ia garapen horizontalarekin, baina baditu eskubandekin ekipatutako maldak eta 15m-eko putzu bat ere.
Igandean barrunbe berdinean izan ginen, baino beste sarrera artifizial batetik sartuz, aurreko eguneko sifoia gainditu eta jarraipen galeriekin komunikatu genuen. Sarbideko atearen sarraila hautsi behar izan ondoren, eskailera metaliko eta eskubandekin hornitutako 90m-ko arrapala pikoa jaitsi ondoren, galeri horizontal handiko zonara iristen gara, ur-presentziaren arrasto askorekin, hondartzak (bat Copacabana izenekin bataiatutakoa), estratifikatutako arroilak bloke zorrotzez estalita eta mikro formazio geologiko bitxiekin.
25 bat zale elkartu ginen topaketa honetan, giza erlazioa nabarmenduz. Lagun onak egin ditugu baita truke-plan interesgarriak etorkizunerako, horizonteak handituz, lur azpiko mundu berriak ezagutzeko aukerekin, kobre eta urreko meatzaritza, itsasotik sarbidea duen haitzuloak, esplorazioan dauden leizeak…