Iribas inguruko Kobak

Joan den astean, goiz txango erraz eta polit bat borobildu genuen Nafarroako Iribas herrien inguruan (Aralarren).

Iribas herriko sarreran dagoen aparkalekuan hasita, elizako norabidea jarraitu. Herria hegoaldean utzi eta pista jarraitu Lezegalde leizeraino. Bertikaletako tresnekin saiatu beharko gera beste batean, barneko aintzira ikusteko gai izateko. Uholde egunetan, Ertzilla errekak gainezka egiten duen ura bertan lurperatzen da.

100 bat metro pistaz aurrerago topatuko degun bidegurutzean, ezkerretik segitu eta bihurgune itxi batean langa zeharkatuz, zelai maldatsu baten goialdean aurkitzen da Pradoko koba txiki honen ahoa, galeri bakarrekoa, estua eta motxa, bukaeran sabai altu xamarrekin.

Basoan, markatuta dagoen bideak hurbilduko gaitu Barreira haitzulora. Sarrera makurra duenez, arrastaka sartzera eskatzen du eta beste baterako utziko degu bere bisita.

Ibilbidea jarraituz, beste zelai handi bat ezkerretik inguratu eta, basoan barne, Alli (1 eta 2) haitzulo ederretara iritsiko gera, oso gertu daude bat bestearengan eta itxuraz elkar antzekoak. Sarrerak harkaitz hormetan eta maldaz beherako galeria jaitsi ondoren, formazioz apaindutako gela nagusiak, tamaina ezberdinetako espeleotema dotoreak baina, graffiteroen lanak edozein bazterretan dira nagusi, biak garapen laburrekoak dira (60~100m), solairu lehor eta lauak eta sabai altukoak. Hemendik nahiko gertu topatzen da turistikoa den Mendukilo koba.

Norabidea aldatuz, pistara desbideratuko gera berriro, Egar haitzuloaren bila. Honen garapena pistaren azpitik doa eta oso erraza da aurkitzea. Sarrerako malda irristakorra du blokez osatua, gela handi batera iristeko, gours eta lokatzetan amaitzen dena.

Itzulerako, Lezegalde ondotik pasako gera berriro baina ibilbide zirkularra lortzeko, ibai lehorren bidez behera, Larraun ibaiaren beste iturburu baten ondotik, Basakaitz, aldapaz gora iritsiko gera Iribaseko herrira.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

septiembre 2022
L M X J V S D
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
Share This