Zelaietako koba

Azken bi asteburu hauetan, goiz txango bera errepikatu degu Itziar mendateko Salbatore mendi inguruan. Zelaietako koba honetan taldeko bost lagun eta baten senidea, bi txandatan bildu gara. Barrunbe honek hiru sarrera dituenez, (horietako bi A-8 autopistaren bazterbidean), dolina batean ezkutatzen den beste hirugarren sarrera errazenetik sartuko gera maldaz behera. Sarrerako gelatik, 4m gora igo beharra dago galeri nagusi horizontalera iristeko. Ehun bat metroko galeri fosil honek, sabai harrigarria du bukaeran, laua eta titi itxurazko lenar txikiekin dekoratua. Galeriaren erdialdean aurrera jotzeko beste bi aukera daude: zintzilik dagoen kolada bat eskalatu behar dena (soka instalatuta dago, euskarri naturalean), goiko gela dotoreraino iristeko; ala bestea, ezkerrera abiatzen den galeri estu eta makurra jarraituz, kolada baten azpialdetik arrail batera agertzen dena. Putzu baten ondoan aurkitzen da beheko solairura jaisteko 13metroko leizea. Soto honen oinean gaudenean, aldapaz gora igota, bloke handi bat eskuin aldea gaindituz, berehala topatzen da lakura dioan galeria, zutabe batek markatzen du nondik jaitsi behar den azken meandroraino, antzinara iristeko.

Beheko sototik oraindik gorago igota (jazargoz eskalatu eta), azkeneko galeri horizontaletik berehala bertaratzen da errepide ondoan dagoen beste sarrera batera.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Entradas recientes

Calendario

abril 2023
L M X J V S D
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Share This