Birular 1 eta 4

Birular 1 eta 4

Bukatutzat ematen diogu aurtengo Arno mendilerroko prospekzio kanpainari, utzi genituen azken bi leizeak esploratuz.

Taldeko 6 kide elkartu ginen Birular mendian bi leize hauen ikerketa eta topografien lanak amaitzeko:

Birular 1: Bi sarrera ditu, eta horietako nagusia desoztopatu genuen tractel baten laguntzaz, ahoa ixten zuen blokea erretiratuz. 30m-ko putzu bertikal garbia du eta erdialdean beste sarreratik (zikin eta estuagoa) datorren tximiniarekin komunikatzen da. Azkeneko metroetan pareta fosilak ditu, kolada eta espeleotema desberdinekin estalita. Oinarria, bloke txikiez betetako 5m-ko arrapala da, fauna-kantitate handiarekin, anfibioak gehienbat: hainbat apo, arrabio dozena bat baino gehiago eta aspaldiko partez, uhandre marmolaire eme ale bat, ornogabe ugariez gain. Ardi-eskeleto pare bat eta hildako sagu bat ere aurkitu genituen.

Birular 4: ahoak 2x1m-ko dimentsioa du eta erramu bat jaiotzen ari zaio sarreran. Soka zuhaitz bati ainguratuta, 7m-ko lehen putzuak balkoi batean uzten gaitu, 14m-ko bere bigarren eta azken putzua jaisten jarraitzeko, leizearen garapenari amaiera emanez.

 Birular 1 eta 4

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Entradas recientes

Calendario

abril 2023
L M X J V S D
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Share This