Gipuzkoar Espeleo Laguntzako praktika, BARTOLOME deunaren Leizean

Gipuzkoar espeleo laguntzako ikasturteari bukaera emateko eta kiroldegian bi saio burutu ondoren, praktika erreala barrunbe batean egitea falta zen.

Taldeko 4 kide elkartu ginen larunbat honetan, zestoar bi lagunekin batera, azken hauek proposatutako leize batean.

1400 m-ko garapen eta 90 m desnibeleko leizea, Olabaza baserriaren ondoan kokatuta, Gurutze Santuko mendiaren ipar hegalean, Mendaroko Garagartza auzoan.

Aipatutako baserriaren 20 m gainetik aurkitzen da ahoa, 1.8 m-ko luzera eta 1.3 m-ko zabalerako dimentsioekin, 45 m-ko bertikalari bidea ematen dio, beherantz beste 10 m-ko estugunea jaitsi ondoren, leizearen bigarren mailako galerietara iristeko. Garapen nabarmeneko ibilbide horizontal ederraren ostean, 20m-ko beste putzu bat jaitsi behar izan genuen 3. mailara heldu arte, eta apur bat aurrerago, 5m-ko putzu batean bukatutzat eman genion gure progresioari, beheko mailara iritsiz.

Morfologia naiz egitura oso korapilatsuak dira leize honetan, putzu ugariekin, lau maila horietan dauzkan galeriak komunikatuz.

Bildu ginen taldea kontutan hartuta, ez genuen denbora alperrik galdu esku-ohea garraiatzen eta zauritua 4. mailatik 3. eraino mobilizatzeko, instalazio bat prestatu genuen sokekin, ume bertikal bat eta tirolina batekin salbatu behar ziren oztopoak gainditzeko. Ebakuazioekin 2. mailara igotzen jarraitzea planteatu zen, baina berandu genbiltzanez, kanporaino instalatu beharko litzakeen ebakuazio osoa, beste baterako atzeratzea adostu zen. Jakina, horretarako espeleolaguntzaile kopurua handiagoa izan beharko dela.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031