
Iturmendiko Jentilzuloaren ate ireki ihardunaldia

Iturmendiko Jentilzuloaren ate ireki ihardunaldia
Iada igaro dira bi urte Hernanin kokatua dagoen Iturmendiko Jentilzuloa goitik behera garbitu genuela. Lurpeko eremuen parke tematikoaren proiektuaren lehenengo zatia burutu genuen. Horren ondoren leizearen aurkezpena antolatu eta herritarrei barrutik eta garbitua ezagutzeko aukera eman genion, gure proiektua ezagutzera emanez.
Bi urte daramatza atea itxirik kobak, eta joan den igandean ate irekien ihardunaldi berri bat antolatu genuen. Honen helburua: gure proiektua jende gehiagori ezagutzera eman eta herrian dugun kobazulo garrantzitsuenetako bat bisitatzeko aukera izatea.
Oraingoan ere talde txikiko bixita gidatuak izan ziren, eta kanpoan pazientziaz itxaroten zutenentzat txanpinoi pintxoak banatu genituen.
Ehun bixitaritik gora hurbildu zen, eta oso gustora ibili ziren, bai barruan baita kanpoan ere. Felix Ugarte Elkartetik ere oso pozik geratu gara herritarren erantzuna eta beraien interesa bertan dugun lurpeko eremuarekiko eta lanean gauden proiektuarekiko.
Kaskoa dutenak barrura. Besteak txanpinoiak dastatzera beren txanda iritsi arte
Hernaniko Kronikan ateratakoa
Garbikata Lanetako Bideoa