Lezeta bailarako AK-13 barrunbeen bila

Taldeko lau kide izan ginen joan den larunbat honetan Lezetako bailaran, aspalditik genbiltzan leize baten atzetik.

Bailara honen barrunbe gehienak hobi aktiboak dira, lur iragazgaitza eta kareharri arteko ukitze gunean irekita. Ezagunak eta zulagarri diren beste leizeak kontuan hartuta, garapen zartadura handiaren alde (diaklasa) doazela esan genezake, estratigrafia serieak bertikalki hautsita, hortaz fenomeno hauek aurrerapen bertikal azkarra garatu dute.

Orain dela 37 urte, Txomin eta Koldo ibili ziren eremu hau esploratzen eta idatzi zituzten notatxo zahar haiei bistazo bat botaz, galdera ikurrekin markatuta azaldu zen zulotxo bat, aurkitu zutenean haizea botatzen zuela aipatuz, baina etzioten hainbesteko garrantzirik eman inguruan zeuden beste barrunbe handiekin nahiko lana zuelako.

Lokalizatzeko asmoa zen gaurko hau eta ahal bazen, desblokeatzeko lehen lanekin asteko prest, traktela eta espitatzeko tresnekin abiatu ginen Uiduiko bordatik. Baiarrate zeharkatu eta masustak biltzen pasa ginen Lareo ingurutik. Akaitz mendia ezkerrean genuela, Lezetako bailara iluna orrazten joan ziren orduak.

Leizeen ondoko arbolen enborretan lauso ikusten ziren garai bateko seinaleak. Hainbeste urte pasa ondoren, ezinezkoa zen bila genbiltzan seinalearen marka irakurtzea. Goizerdian aurkitu zen ezkutatzen zebilen leizea eta esandakoa ziurtatu genuen, haize freskoa botatzen zuela ohartzean. Dolina batean topatzen da eta maldaz behera, 2 metroko aho makurra du, hosto eta adarrez estalita.

Jarraipena desblokeatzen saiatu ginen baina sartu eta 6 metrora, harri batek taponatzen du bidea.

Sabaia oso garbia ikusten zaio baina zorua kirasdun eta oso zikina dauka, begetazio ustelaz estalita.

Hurrengorako, sokekin lotutako pertza batzuk beharko ditugu lurreko materiala kanporatzeko eta lehergailuak, blokea puskatzeko. Pinta oso ona dauka etorkizunerako.


Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

octubre 2021
L M X J V S D
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Share This