Otadi (IV kapitulua)

Joan den larunbat honetan, taldeko bost kide izan ginen berriro leize honetan, aurtengo laugarren saiakera. Bukaerako gelan oraindik esploratu gabe gelditzen diren galeriak topografiatzeko asmoekin baita orain arte aurkitutako sifoien beste aldeen bila, ea erreka nonbaiten azaltzen den.

Bi taldeetan banatu ginen, hirukotea azken gela honetatik eskuin aldetik goraka zihoazen hiru tximini meandriformeak topografiatu eta esploratzen saiatu ginen, baina ez zen galeri horizontalik azaldu ezta galeria beheraka zihoanik ere. Mahai gainean aurkeztu genuen sifoia bypassatuz, errekaren jarraipena lortuko genuela. Errealitate gordinak pikutara bidali gaitu hipotesi honetan. Goraka doazen tximini hauek kanpotik datozen ekarpenak dirudite.

Aurreko asteburuan behera zioan meandro estu bat esploratu gabe gelditu zen, oztopo batekin topatu ginelako eta bigarren taldeak gaurko honetan, mailuen laguntzaz, kostata lortu zuen desblokeatzea baina metro gutxira pasa ezinik gelditu ziren estugune itsu batean.

Gela honen ezker aldetik, aspalditik esploratuta zegoen beste meandro bat ere jaitsi genuen, baita hemendik behera zihoan makur-katazuloa ere, baina honek ez zuen nahi izandako emaitzarik eman.

Gaur egungo topografiak 1122 metroko garapena du eta -250 metroko desnibela. Oraindik ez degu Ondarreko leizera dioan erreka aurkitu baina ez degu etsiko. Tartean gelditu zaizkigun adar eta leihoen esplorazioekin jarraituz, ametsa lortzea espero degu eta bitartean lanean saiatu beharra…

Leizetik irten ginenean, eta gorputzeko hezur-punta guztiak ubelduta estugunetan jasotako jipoiengatik, ez da harritzekoa taldeko baten gaitzespena eta momentu neke horretan humorez, komentario hau egitea: “izena aldatu beharkoiou azkenian zulo honi, Ostiadi bezela bataiatuz”.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

octubre 2021
L M X J V S D
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Share This