Tximua

Iruñako Gorosti taldeak antolatuta, taldeko bost kide izan ginen Nafarroako DYA, Niphargus eta Espeleofotoko kideekin batera, Urbasako barrunbe eder honetako argazki sesioa burutzera.

20m-ko sarrera bertikala du bi zatitan banatuta, azkenekoa hormetatik urrun zintzilikatua, higakin-kono batera iristeko. Hemendik, arrapala zabala eta oso aldapatsua abiatzen da blokeen artean, barrunbearen izena ematen dion formazioraino. Oraindik beherago, aintzira eder bat aurkitzen da domo handiaren igoera hasi aurretik. Kolada handiz estalita agertzen zaigu barruko mendi hau. Formazio ederrek, estalaktitek, estalagmitek, koladak, perladun goursak eta tamaina ikusgarriko blokeak, bolumen handiko sabai altuetatik erorita, estratigrafia bitxia ematen diote barrunbeari, Lizarragako faila geologikoa argi eta garbi miretsi ahal izanez.

Domoa atzean utzita, garapena beherantz lokaztuta jarraitzen du. Azken urte hauetan Gorosti taldea dabil esploratzen azkeneko areto honetatik jaiotzen diren galeri ezezagun desberdinak.

argazki gehiago ikusteko aukera:

http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157630296514382/show/

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

octubre 2020
L M X J V S D
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  
Share This