2012ko Espeleolaguntza hastapen ikastaroa Gipuzkoan

Zestoan eman diogu hasiera aurtengo autolaguntza eta espeleolaguntzeko hastapen ikastaroari. Hiru saiotan banatuz, bi jardunaldi teoriko-praktikoak izango dira eta azken saioan, ikasitako teknikak leize batean jarriko dira martxan.

Maiatzaren 26, larunbatean, 15 lagun bildu ginen Zestoako kiroldegian. Han izan ginen taldeko kide berri eta beteranoak, zestoar espeleo koadrila jatorrekin batera, autolaguntza oinarrizko teknikak ikasteko gogo eta asmoarekin.

Gure maisu Kokoloren heziketa eta babespean, autolaguntzarako teknika egokienak jarri genituen praktikan, espeleo txango batean, partaideen artean sortzen diren egoera larri desberdinak konpontzeko gai al izateko.

Bigarren saioan, angarilekin landu behar diren instalazioekin jarraituko degu, hemendik aste pare bat barru.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031