Lañoko gobak

Joan den asteburuan, taldeko sei kide elkartu ginen Kakuetara joateko asmoarekin, baina kotxea matxuratu zenez, plana aldatu eta Trebiño aldera abiatu ginen, lur azpiko beste motatako zulo artifizial batzuk bisitatzera.

Lañoko herrira iritsi baino lehen, haitzuloen multzoak ikusten dira errepidearen bi aldeetan, Las Gobasekoak (13 koba) eta Santorkariakoak (beste 18 koba). Zalantzarik gabe, inguruko haitzuloen kontzentrazio handienean eta penintsulako eremutorio zabalenetakoa.

Onartua dago hasiera VI-garren mendean izan zutela eremutarren multzo hauek. Baina pittin bat geroago, VII. mendearen inguruan, nekazari eta biltegiak bizi izan ziren, elizak eta etxebizitzak haitzetan eraikinez. Ukaezina da, bi multzo hauen artean etxoletan biziko zela populazio gehiena, errekak ureztatutako gunean.

Hainbat elizetako motak mantentzen dira bi aldetan, bakarrekoak eta bi absidekoak.

Etxebizitzei dagokienez ere, bi tipologia aurkitzen ditugu, ohikoenak, areto eta sarbide bakarrarekin, dimentsio txikikoak. Santorkarian beste motatako etxebizitza bat aurkitzen degu, zabalagoa eta bi aretokoa.

Zoritxarrez, ez dira egitura eta arkupeak bezalako zur elementurik mantentzen, nahiz eta euskarriak eta haitzuloen kanpokoko pareta harritsuetako markak mantendu. Tamaina txikiko biltegi bakar batzuk ere daude, leku helezinetan.

Horrela mantenduko da herria IX. mende arte, populaziorik gabe gelditu zenean. Garai honetatik aurrera, Lañoko herriak nekropoli bezala erabiltzen hasiko ditu haitzuloak.

Aita Barandiaran bezalako beste arkeologo handiak, Agustin Azkarate edo Pakita Saenz de Urturi, ikertu dute mistizismoko sehaska hau.

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031