Valporquero-ko koba

Espeleofotokin batera, taldeko bost kide izan ginen joan den asteburuan, Leoneko Valporquero koba turistikoan. Asociación de Cuevas Turisticas eta Leoneko diputaziori baimenak eskatu ondoren, hiru saioak behar izan ditugu argazki erreportaia burutzeko.

Vegacervera herritxoan izan ginen, telebistako ezaguna den abenturazale ilehoria egon zen ostatu berean. Ez genuen sufritu inongo ahulaldirik ezta arazo fisikorik ere, egun horietan dastatu ahal izan genituen menditar janariei esker.

Barrunbeak hiru sarrera ditu, leize bat (Sil de las Perlas), jarioa Vegacervera-ko Igitaietako irteerarekin (Cuevona) eta sarrera turistiko nagusia.

Turista talde asko bisitatzen dute haitzuloak dituen 1,3km balizatutako ibilbide gidatua. Beste batzuek, abentura zereginez, neoprenoarekin hornituta, aho beragatik sartu eta jariotik irteten dira. Hirugarren aukera, bidesari ekonomikorik ordaindu gabe, espeleologoentzat bakarrik geratzen da, leizetik jaitsita.

Galerien dimentsio eta bere egokitzapenerako egindako lanak ikusgarriak dira egiazki, baita bere alderdi geologikoen edertasuna.

Tunel artifizial baten ondoren, mendiko haitzean hondeatuta, haran itsu eder batean ezkutatzen da haitzuloaren ahoa. Hemendik sartzen dira Valporquero errekako ur garbi eta hotzak. Gaur egun, Godzila espetxeratzeko barrote ikaragarriak ditu.

Barrunbearen dimentsio handieneko aretoa Biribilgune Handia da, 100.000 m3 baino gehiagorekin. Barnerantz jarraituz, Gran Via-ko galeria ikusgarrian barrentzen gara, kareharrizko horma bertikalak azaleratuz,200 m baino gehiagoko korridore estua eratuz eta 30 metroko altuera gaindituz.

Mirarietako aretoan bukatzen da gure progresioa, jarraipena itxiz eta barrunbearen sekretu goxoak gordez. Puntazorrotzeko milaka estalaktita josten dute sabaia eta makina bat espeleotemekin dekoratuta daude bazter guztiak.

 

argazki gehiago ikusteko aukera:

http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157630166398768/show/

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

julio 2020
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Share This