Akuandi eta Cristinos (Urbasa)
Neguko haize fresko hauek aprobetxatuz, lurpeko ur biltegien bila izan ginen taldeko bi kide Urbasa aldean. Aurreko elurteengatik, etziren pisten arrastoak antzematen eta GPS-aren laguntzaz, zuzeneko bide motzena hartu behar izan genuen, txangoa gogortuz. Ez ginen ero bakarrak izan, beste kantabriar espeleo-bikote batekin topatu ginen Akuandin bertan.
Sarrera txikia eta beheraka doa, baina gero, barrualdea oso handia da, ehunka metroko galeri bakarra, bi lakuekin bukaera aldean, hortik datorkio duen izena.
Kobaren sarrera ez zen apenas ikusten, baino sabelean gordetzen duen altxorra, inoiz baino ederrago zegoen gure zain. Ur tantak, jarioak, errekatxoak eta aipatutako bi aintzirak.
Putzuen inguruan, ur mugimendu handia den harren, ez ziren tantarik erortzen, eta ispilu erraldoi bat balitz bezelako paisai ikusgarria izan genuen begi aurrean.
Basoa zeharkatuz, 1,6km-tara topatzen da Cristinos, gaurko bigarren barrunbe ospetsua, hemen berriz, lehorra topatu genuen duen laku handia. Putzu erdian dauden formazioetan (uharte antzekoak), argi sumatzen zen, zein altuera hartzen duen nibelak beteta dagoenean, litologiaren marra desberdinak erakutsiz.
Eguraldi zoragarria gozatuz eta oin bustiekin, hotz eta nekez bueltatu ginen etxera…