ARDITURRIKO MEATEGIA

Arditurriko meazuloak granitozko Aiako Harria mendigune lurpean daude, Oiartzunen. Meatzeak erromatar inperioaren garaitik ustiatu izan dituzte.

Joan den larunbatean eta baimena eskatuz, taldeko argazki saltseroen arteko laukote bat izan ginen bertan. Bisitariek bezala, sarrera turistikoaz baliatuz, goitik dioan 180 metroko igarobide metalikoa zeharkatu behar zen gure plana hasteko. Lurzorutik behera joanda ibaiaren kotatik hamasei metro jaitsita, magiaz betetako galeriak aurki daitezke. Behera jaitsi behar zen lakuen bila, eta beste 400 metro gelditzen ziren oraindik hemendik irteeraraino.

Kontutan hartzekoa da haitzuloaren morfologia eta haren tamaina handia, materiala kargatzeko antzinako tokiak, meak, mineral-zainak eta lurpeko lakuen paisaia ikusgarriak, besteak beste.

Meategiak altxor ugari dituen arren, «aipamen berezia» behar dute ametsetako lakuen antzeko diren ur putzu erraldoi hauek. Galerietan ura ez pilatzea oso garrantzitsua zen erromatarrentzat, eta horietako asko ibaiaren mailatik behera zeudela kontuan hartuta, cunicula izeneko teknika erabili zuten.

Hori zen ba planteatutako erronka, aintzira hauek aprobetxatuz, uraren jokoa eratzea, eta horretarako gomazko txalupen laguntzaz jardun ginen. Badaezpada neoprenozko buzoa jantzita zihoan modeloa, prest istripuren bat sortzen ba zen, sakonak baitziren ba putzutxo hauek, baina ez zen horrelakorik gertatu naiz eta zulatuta eduki gure txintxorroa.

Txalupan zihoan espeleologoak bi Scurionekin ibili zen, bai arraunerako, baita urpe handiko urak pizteko eta urertzean ginenok, batek flash pare baten laguntzaz eta besteak filtro urdina Scurioni jarrita urpekoa argituz, nahiko konposizio politak lortu ziren.

Bukatzeko, beste argazki sesioa burutu zen, antzinako materiala kargatzeko lekuetan, eta irteerako bidean zeuden galerietan.

Arditurri

 

argazki gehiago ikusteko aukera:

www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157624044499343/show/

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

febrero 2021
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
Share This