Coventosa (Arredondo, Cantabria)

Ostiralean, taldeko bost kide elkartu ginen Cantabriako Ramales de la Victoria herrian, ostatua hartu genuen, estatuko Espeleologi Federazioak duen aterpean. Rocio ostalariaren afaria jan ondoren eta gau giro jatorra ikusiz, ohera joatekorik ez zitzaigun burutik pasa, jakina!. Garagardoa dastatuz, dantzatzen eta solasean, berehala sartu ginen ordu txikitan…

Hurrengo goizean, eta harremanetan jartzeko, Madriletik zetorren Espeleofoto´ko “Rupo”-rekin geratuta ginen Arredondo herrian, Coventosa koban argazki rally bat egiteko helburuekin.

Asoneko bailaran gaude eta ikusgarriak dira inguru hauetako leize eta kobaz jositako karaitz-mendiak. Paradisu zoragarria espeleologoentzat.

Cueto leizeekin batera osatzen duen sistemarekin kontuan hartuta, Europako garrantzitsuenetako koba bat da. 32 km-ko luzera horizontalarekin eta 815 m-ko desnibelarekin, horietatik Cuetoko leizeak bakarrik, 320 metroko bertikala du.

Zaletu asko benturatzen dira urtero, bi zuloen arteko espeleo-bidai klasiko hau burutzen.

Mendigune karstiko baten aurrean gaude, galeri sistema konplexu batez zeharkatuta eta eboluzioaren bidez, nibel freatikoa beheratu da.

Gaur egun, “Cubera” ur-sorburuan isurtzen da, etorri garen errepidearen ondoan. Orain dela ez hainbeste urte Coventosaren ahoa sistema honen ur-sorburua zen.

Hau bai koba!, nolako formazioak eta ze tamainako zuloa. Aho sarrerara hurbiltzen garen heinean jakingo dugu nondik datorren kobaren izena “Co-ventosa” (haize-koba).

Lehenengo galeria 80 m maldaz behera doa, eta bukaeran ekipatuta dagoen “pasamanos” baten laguntzaz lehen bertikaleraino iristen gara, 10 metrokoa eta jaisteko soka instalatu beharrekoa, naiz eta egurrezko eskala zintzilik bertan ikusi, gero, bueltan erabiltzeko asmoz.

Jaitsi bezain pronto, galeri nagusia utzi eta ezkerretan, makurtu behar den bidetik mamuen galeriara abiatzen gara. Berrehun bat metroko paseotxo bat besterik ez da, hamabost bat metroko altuera eta beti beheraka, baina hainbeste bazter polit ikusi eta ezin da presaka ibili. Troskak, kandeloiak, goursak, marmitak, estalagmita erraldoiak gizakien tamainakoak (mamuen antzekoak, hortik dator galeri honen izena), zutabeen basoa, formazio ugariz osatutako arkitektura, katedral baten antzekoa, gozamena sentiduentzat baita gure argazkilarientzat. Batzuk, argazki bitxien bila, zoratu edo mozkortuta bukatu genuen hainbeste irudi ederren aurrean, geldiarazita ziur asko, Mariren izango den auzitegi honetan.

Coventosa

argazki gehiago ikusteko aukera

www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157613848421940/show/

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

1 comentario

  1. Oso ona, Sabino. irakurtzeko irrikitan nengoen. Eskerrik asko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

octubre 2020
L M X J V S D
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  
Share This