Hispaniako kristala (Cuenca)

Hispaniako kristala (Cuenca)

Cuencan izan ginen taldeko bost kide, azken asteburu honetan, lapis speculariseko hainbat meategi erromatar bisitatuz, espeleofotoko lagunekin eta inguru horretako arkeologo arduradunekin, hemeretzi pertsonako koadrila aparta eratuz, hiru taldetan banatuta, (bi argazkigintzarako eta bideorako bestea).

Lapis specularis lur hispaniarren meatze-baliabide bat izan zen. Igeltsu harri mota hau, lurraren azpian aurkitzen da naturan, meazainetan eta garden naiz araztasun handiko zain geologikoetan, beste igeltsu harri mikrokristalino eta estratifikatuen barruan sartuta, haitz kutxa bezala. Bere konfigurazio kristalino eta laminarrak, esfoliazioa baimentzen du, bloke batetik hainbat harri xabal lortuz, orri baten lodierekin eta merkaturatzeko behar bezain gardenak. Erromatar garaian, bere erabilerarik ohikoena eraikuntzetan izan zen, beira jartze bezala hutsal eta leihoetan, elementu apaingarria izateaz gain.

Larunbatean Ranal-eko meategian egon ginen. 6km-ko garapenekin, hiru sakontasun-maila aurkezten ditu eta gaur egun, 10m diametroko dolina batean aurkitzen da, 10m desnibeleko duen sarrera bertikala. Itxuraz, espejuelo-ustiapenen barruko banaketa, era kaotiko eta nahasitakoa garatzen da, nagusiki konfigurazio labirintokoa erakutsiz.

Ez dira entibadorik, ezta zur-sorospenik aurkitzen, kopuru handiko igeltsu mikrokristalino eta nahiko egonkorretan hondeatuta baitaudelako. Kanpoan ez dago ia hondakindegirik, galeria antzu edo erabat ustiatutakoak berriz betetzen zituztenez.

Igandean beste hiru meategi txikitan izan ginen argazkiak egiten. Hauen galerietan kristal-kantitate handia ikus dezakegu, sinestezinezko forma eta kolore-bizitasunekin. Bitxi-denda zoragarria benetan, hurrengo lotune honetan ikus daitekeena:

http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157629882266624/show/

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

agosto 2020
L M X J V S D
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  
Share This