Arnoko prospekzioa (I)

Mendigune berezi honen bazterrak prospektatzen izan ginen taldeko hiru kide, aurreko igande honetan. Jardunaldia bi ibilbidetan banatuz, Astigarribiatik Erdikoa isurbideraino bete genuen aurrenekoa.

SUSUGARTE-KO kobia edo ERDIKUA: Iparretik Astigarribia-rantz doan haran batetik dario Xoxuarteko erreka, eta daraman ura, Erdikoa isurbidean desagertzen da. 180m garapeneko haitzuloa eta 50m-ko desnibelarekin. Eraman genuen 10m-ko eskalekin, balkoi bateraino jaitsi ginen, eta hortik behera, putzu handia ikusten zen, pikoa eta marmolezko hormekin. Aipatutako lekukoen sinestean, ur hauek Deba ibaian, Kobatxo-ren iturburuan agertzen dira.

Olatzera gindoazenean eta errepidearen ondoan, hondakin guztiz itxitako OKALARreko leizea aurkitzen da, 6 m desnibel eta 60m garapen omen dituenak.

Ormolako putzuaren ondoan hasi genuen bigarren ibilbidea. Ahuntzain batzuei esker, bidetik hurbil zeuden bi leizeen kokapena erakutsi ziguten, baita aipatu inguruan ezkutatzen diren beste hainbat barrunbeen existentzia, baino ezinezko iruditzen zitzaien haien lokalizazioa geuk aurkitzea. Zailtasunik gabe aurkitu genituen bi leize horiek eta sasi gaizto eta arteekin borroka eginez, Arno mendiko lapiaza miatzen jarraitu genuen, dolina itsu asko aurkituz baina emaitza aipagarririk lortu gabe.

ORMOLAKO leizea: Ormolako putzuaren ondoan eta Arnoko gailurrera igotzen den bidearen ezkerrean kokatutako leizea. 17 m-ko bertikal bakarra du eta bere hormak oso higatuak dauzka.

ORMOLA BIDE ONDOKO leizea: Mendarora jaisten den bidearen ondoan, 74m-ko desnibel eta 85m-ko garapenekin.

Mendigune honi agur esan baino lehen KOBALDEko isurbidea bisitatu genuen.

Olatz-eko arro itxitan jasotako ura ezkutatzen den isurbide handia, aldi baterako aktiboa. Lurgaineko errekaren urak, isurbide lausoan infiltratzen dira ahora heldu baino lehen, baina euri-garaian, zuzenean sartzen dira barrunbean. 45 m-ko desnibel eta 575m luzerako galeria bihurgunetsu bakarra du, sifoi batean bukatzen dena. Olatz-eko historiak kontatzen du nola behin, euri asko egin zuenean, haitzuloak ezin izan zuela xurgatu emari guztia eta ura igo zela depresioa urpetuz; une batean, haitzuloa zarata sendoarekin oztopogabetu zenean, eratutako aintzira bizkor hustu zela, dio. Portaera hau galeriaren puntu esturen batean eratutako tapoi baten ondorioa izango zen.

Hurrengorako soka ekarri beharko degu leize hauek behealdetik ere ezagutzeko.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

septiembre 2020
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  
Share This