Entzia III

Beste ibilbide berri bat Entziako mendilerroan, Opakuako gailurretik hasita, ingurune hau adierazteko hogei bat barrunbe lotuz.

ALTO DE LARRAGORRI II, koba

Dolina handi baten behealdean kokatua aurkitzen dugu Barrunbe hau, bere izen bereko gailurraren ondoan, garapen oso gutxiekin.

ALTO DE LOS TILES-eko koba

Barrunbe honetako aho txikia dolinatxo baten behealdean aurkitzen da, 50m-ko garapen horizontalekin.

ALTO DE LOS TILES-eko leizea

Zarpia-ko haitzulotik 250m ekialderago, gailur batean irekitzen da barrunbe honetako ahoa. Ahoaren forma eliptikoak, 6x3m-ko ardatzen dimentsioekin, ezkiaz hartuta dago. 140m-ko garapen eta 30m-ko desnibelarekin.

CORTAGAINA-ko koba

Barrunbe honen sarrera Iturrietako gailurretik Eskibel mugapea doan bidearen ondoan aurkitzen da, lenar txiki baten jaitsieran. Sarrerako galeria nahiko makurra da eta lokaztua. 610m-ko garapenekin eta 81 m-ko desnibelekin, Entzia mendilerroko barrunberik sakonena.

CORTAGAINA-ko leizea

Barrunbe hau bidearen ondoan aurkitzen da eta izen berdineko kobaren 100m-etara., 60m-ko garapenekin eta 37m-ko desnibelarekin.

CUATRO CAMINOS I, leizea

Txulo Haundi leizetik 200 bat metro hego-mendebalderago kokatzen da eta bidetik hurbil. 17m-ko garapen eta 20m-ko desnibelarekin.

ESQUIBELA-ko leizea

Cortagaina-ko koba eta leizetik gertu 400 bat metro IIE-aldera kokatuta. 10m-ko leize bertikala.

ITURRIETA-ko leizea

Barrunbe honen sarrera Opakuatik Maeztura doan bidetik gertu dauden dolina handietako batean irekitzen da, 162m-ko garapen eta 72m-ko desnibelekin.

LASTRAS-eko koba

Lastras iturritik datorren errekako urei jarraitzen badiegu, errepidetik 100m-etara aurkitzen da barrunbearen ahoa, ur hauek lurperatzen diren lekuan. 30m-ko garapenekin

LINTERNA, Sima de la

Barrunbe txiki hau Txulo Haundi leizearen 100m iparralderago aurkitzen da.

ORZULOTA I, koba

Opakua mendateko errepidearen ondoko depresio txiki batean eta blokeen artean, irekitzen da barrunbe honen ahoa. Ur sorburua denez, sarrerako galeria urpetuta aurkitu genuen hainbat lekutan. 160m-ko garapen horizontalekin.

TASUGOS I, koba

Errepidearen ondoan eta gailur txiki batean hondoratuta ezkutatzen da bere aho bertikala, Orzulota I-eko haitzulotik 150m-tara. 100m-ko garapenarekin, baino gaur egun aurreratze ezinezkoa, lohiz betea dagoenez.

TERRA-ko leizea

Lastras-eko kobatik 7m-etara kokatzen da barrunbe hau. 18m-ko garapen eta 7m-ko desnibelarekin.

TOBOGAN-eko leizea

Txulo Haundi leizearen ibilbide bera hartuta, eta hau topatu baino lehen, bigarren zutoinaren ondoan eta dolina baten sakonean irekitzen da bere aho ñimiñoa. 70m-ko garapen eta 23m-ko desnibelarekin.

TXULO HAUNDI-ko leizea

Barrunbe honen sarrerak forma eliptikoa du eta bere ardatz handien eta txikien dimentsioak 7 x 3 m-koak dira. 415m-ko garapena eta 43m-ko desnibelarekin.

URKOA-ko leizea

Opakua Mendateko errepidearen ondoan kokatzen da barrunbe honek duen sarrera txikia, 35 km Gasteizera markatzen duen eta dolina handi batzuen hurbilean. Dimentsio txikiko ahotik ur-korrontea entzuten da. 7m-ko leize bertikala.

ZARPIAko koba

Sorburuaren kanalari jarraituz eta 200 m-etara, beste erreka txiki batekin topatzen da. Erreka hau, metro batzuk gorago jaiotzen da, bloke-pilaketa baten artean. Bloke hauen arteko zirrikitu batean aurkitzen da barrunbeak duen sarrera txikia. 380m-ko garapen horizontalarekin.

ZARPIAko SORBURUAren koba

Barrunbe honen ahoa sorburuaren iturburuko goialdean irekitzen da. Sorburu aktiboa denez, galeriako lehen tartea urpetuta dago eta eskubanda batekin hornituta dago.

Ahoaren forma gutxi gorabehera, 2m diametroko zirkunferentzierdi bat da eta barrunbearen garapena 490m-koa.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

febrero 2020
L M X J V S D
« Ene    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829  
Share This