Intzartzuko leizea eta Troskaeta

Pilarika zubi honetako larunbatean, taldeko bost kide gehi Iñaki laguna, Atauneko Intzartzu haitzetan izan ginen inguruko bi haitzulo adierazgarrietan. Goizeko haize indartsu eta epelarekin, izerditan, nekez igo genuen mendi honen aldapa, barrunbe handi hauen aho txikiak topatzeko.

Intzartzuko leizea:

Leize polit honek 150 metroko garapena eta 80 metroko desnibelak ditu.

Hasieran maldaz behera doa arrail batera iritsi arte, eskudela instalatu eta hondoren kolada bat jaitsi behar da sokaren laguntzaz arrailetik jarraitzeko, hogeita bost metro aurrerago gela handi batean agertzen gara,zabala eta sabai altua. Hormak koladaz estalita eta zoru pikoa. Gela honen burua bezala, hiru metroko ama birjinaren formako estalagmita bat aurkitzen da.

Behealdeko marmita polit batean bukatzen da malda eta jarraipena nahiko disimulatua, harkaitz handi baten azpitik doa, katazuloa zeharkatu eta galeri busti batetik balkoi batera iristen gara, zorua goursez tapizatua eta hemendik aurrera hiru putzu bertikal zeharkatu behar dira ezkerretik, beste eskudela instalatuz. Bukaerako gelak oso dekoratuak daude eta zoragarrizko formazioak ikus daitezke, baita arduragabeko jendeak egindako txikizioak, pintadak eta harrika botatako zerrikeriak …

Troskaeta:

1000 m-ko garapen eta 70 m-ko desnibelekin.

Eremu honetan gehien izendatutako koba da eta aspalditik ezaguna. 1879-an Intzartzuko koba bezala ezagutzen zen eta aurreko mendeetan aterpe gisa erabiltzen zen Intzartzuko artaldeak babesteko eta inguruko basoetan zebilen langileek ohi zuen lo.

1948-an sarrera itxi zuten lurzoruan aurkitutako aztarnategi paleontologiko garrantziengatik eta orain jasotako materialak San Telmo museoan daude.

Sarrerako gela oso handia da, zorua bloke handiz josia, bukaeran leize bat topatzen da eta hor aurkitu ziren hartzen hezurrak. Gelaren ezkerraldean soka bat jarraitzen du arrail estu batetik eskailera metaliko batekin topo egin arte. Hemendik aurrera bi aukera daude aintziraraino jaisteko. Eskuin aldetik, zutabe lodi baten ondotik, soka zaharrez instalatutako galeriak jarraituz, kolada eta bloken artean, bukaeran dagoen aintzira topatzen da, gaur ur gutxiekin eta bestaldeko ertza ikusten zen, baina behin txalupaz zeharkatuta ez du beste garapen garrantzitsurik.

Buelta, denbora guztian goraka, txangoa borobiltzeko bigarren ibilbidea burutu genuen eta hemendik jaiotzen diren adar politak esploratzeko aukera izan genuen, Laborde gela bere dekorazio politekin, Korkostegi galeriako meandroak, Organoko galeri ederra, eszentrikak …

Pare bat ordu pasa eta gero, berriro eskailera azpialdean azaldu ginen, denbora oso azkar pasa eta gero.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

3 Comentarios

  1. Sabino oso argazki onak

  2. Joeeeee!!!!, así da gusto una sociedad con muchos frentes y muchas actividades alternativas. Luego da gusto leer los post cuando uno falta a esas saliditas que tanto nos llena de lugares nuevos. Saludos, Mikel.

  3. Aupa Javi! Zure “buzoa” onena! Jarraitu horrela!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

febrero 2021
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
Share This