Leizebeltz

Leizebeltz eta Patatasoro leizeen arteko ukiguneen bila gabiltzanez, joan den larunbatean, eguraldi zoragarriekin, taldeko bost kide saiatu ginen bigarren fasea burutzen.

Joan den asteburuko topografian jaso genituen datuak aztertuta, kalkulatu degu gutxi gora behera, zein lekutan gurutzatzen diren bi leizeek eta puntu horretan, Patatasoroko galeria 20 m gainaldetik doala ziurtatzen du.

Gaurko esplorazio honetan, -230 metroko kotan, bazterrak ondo miatzera joan gera, gehienez galeri txiki baten sabaia. Itxaropena galdu gabe, positibotzat jo beharko degu, blokez estalitako tximini bat aurkitu degunez. Ea helburua lortzen degun hurrengo eta azkeneko hirugarren fasean.

Daramagun Scurion argi indartsuari esker, eskalatu behar diren galeri berriak ere ikusi ditugu bigarren gela handiaren goialdean. Sinetsi beharko da aspaldiko esana: “leizearen garapena ez dela bukatzen espeleologoak esan arte”, eta esploratzeko zain izango ditugu beraz, galeri berri hauek.

Bueltako bidean estutasunak pasa behar izan genituen katazulo pare batzuetan, askoz zailagoak bai ziren igotzerakoan eta sugeek erabiltzen duen antzeko teknika jarraituz eta lokatzen laguntzaz, monoaren kolorea gorritik horira bihurtuz irten ginen.

Arratsaldeko zortzietan irten ginen, ilunpetan, Leizadiko gailurrera. Komeriak hemendik aurrera, erabat galduta ibili ginen bidea aurkitu ezinik, baina kostata, azkenean iritsi ginen kotxea aparkatuta zegoen guneraino…

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

3 Comentarios

  1. Azkenean ez zeniguen harrapatu e?? Ordu bat kostatu zitzaigun Gorkari eta niri sokaraino iristen. Aldapa gogorra benetan.

  2. jajaj konturatzerako ia goran geren. Kobazuloa asko gustatu zitzaiten

  3. Bai ederra da. Nire lehen sima hau izan zela uste dut, 97an edo. Zenbat denbora pasa den!! Juas juas…

Calendario

octubre 2024
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031