Entziako barrunbeak (1)

Bi ibilbide zirkularrak aurkezten ditugu Entziako geografi karstikoan zehar, hainbat barrunbe kokapenen bila. Itaidan hasiko dena eta Opakuako mendatean bestea, hurrengo azalpen gisa.

Itaidako soroetatik aurrera eta errepidea ezkerraldean utziz, basoan sartzen gara eta malda txiki baten azpian azaltzen da lehenengo haitzuloa, Itaida 2. Garapen txikikoa, lehorra eta bizimodukoa. 1979an egindako aztarna batean, zeramika zatiak aurkitu ziren honen aterpean.

Pittin bat urrunago, harkaizpean topatzen gera Itaida 1 bigarren kobarekin, hemengo aztarnetan eskulaneko zeramikak aurkitu ziren baita hezurrak koskekin. Burdin Aroan, gela edo aterpe baten izaera ematen zitzaion, nahiz eta altura txikia eduki.

Jarraian eta lapiaz baten erdian, bloke baten oinean daukagu Trikuharriaren leizea, behera jotzen duen sarbide estua, zabaltzeko aurrerago eta zorua hostoz estalia.

Harrizko horma luze baten ondoan dioan pista jarraituz, eta hau gure eskuinaldean utziz, hainbat haitzulo txikien ondotik pasako gera, Gerezi haitzuloa eta leizea horien artean.

500m aurrerago, baina hormaz bestalde, Urgutxi edo Origutxi kobazulo ezaguna, 65m garapen eta 20m desnibelekin. Sartu ondoren, galeria bi adarretan banatzen da, ezkerrekoa laster hiltzeko eta eskuinekoa, sabai baxuko galeria jarraitu ondoren 15m-ko bertikal batera iristen da, «kortxoa kentzeko putzua» deitzen diotena , gorpuari jaisterakoan buelta osoa emanez blokeen kaos batera iristen dena. Galeria jarraituta, zintzilikario oso bitxia eta espeleotemaz apaindutako gela handian amaitzen da, naiz eta 5m-ko jarraipenik gabeko zulo bat aurkitu. Bertikaleko ezkerraldean beste aukera dago, 2 m-ko saltoa jaitsi daiteke galeri baten oinarrira iristeko, hau ere formazioz apaindua.

Orain, Ipar norabidea segituz, Igorita soroko leizea eta isurbidea topatuko ditugu, errekaren meandroa desagertzen den gunean. IM-ko norabiderantz berriro basora itzulita, leize batzuk topatuko ditugu, gehienak pago zuhaitz handien oinetan, lehen marka gorriak aurkitu arte eta Iguaran kobaren ahora eramaten gaituztenak. Sarrera hondorapen baten behealdean dago 20m-ko zabalera eta 8m-ko sakonerekin, lapiaz erraldoi batean kokatuta, Legaire larreetatik gertu. Entziako barrunbe luzeena da 2150m-rekin eta bigarrena desnibela kontuan hartuta -60m-rekin. Haitzuloaren ahoa bi sektore desberdinetan banatzen da, ibaiaz gora ala behera: Lehenengoaren sarbidea 5 x 2m-koa da eta gela handi batean uzten gaitu, kanpoko izpiekin argitua, metro batzuk barruago duen leize batengatik. Blokeen artean errekaraino jaisten da eta galeria berehala urperatuta geratzen da, guztiz 500m-ko garapenekin. Eta Ibaiez behera, barrunbearen zati erakargarrienean zalantzarik gabe, makurtuta sartuko gera galeri handi batera ibaiaren hasiera iritsi arte, hemendik aurrera urperatuta dagoen meandro batetik jarraitzen du, ur-jauzien bidez aintzirak lotuz. Txango hau beste baterako utziko degu, uda alderako agian.

Etengabe, ibilbidea mendebaldera joko degu Arnoko sakonen bila, eta orain hegoalderantz, abiapuntura arrimatuz, zutarri eder baten hondotik Errotaren leizera igoko gera lehenengo ibilbide zirkularrari amaiera emateko.

Bigarrena Opakuako mendatean hasten da, hegoaldeko norabidez eta errepidetik gertu, erraz aurkitzen da Las Latxas-en aterpea, 1990an egindako kata batean material litiko ugari azaldu zen, eta garai ezberdinetako babes-gela izan daiteke. 300m hegoalderago, leize asko kokatzen dira dolinen sakonetan, eta bereziena horien artean Larragorri izan daiteke.

Bi ibilbide hauek egun berean egin dira, kobazulo esanguratsuen barrualdeak bisitatzen. Penekin itxaron beharko degu gaurko koba batzuk hobeto ezagutzeko, batez ere Iguaranekoa, lehor denboraldian.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031