Lepineux – Vernako sala

1951. urteko abuztuan hasi ziren lehen esplorazioak San Martingo sisteman.

60. urteurren hau ospatzeko asmoz, Arsip elkarteak , Nafarroako federazioaren laguntzaz Lepineux – Vernako sala travesia antolatu zuten bi astez, edozein espeleologo bertara gonbidatuz. Gu han izan ginen abuztuko lehen astean. Taldeko lau kide bertaratu ginen bere garaian burutu zuten travesia berbera egiteko irrikitan.

Goizeko hamaiketan genuen hitzordua. Arsip-eko bi kidek argibide batzuk eman ondoren, han abiatu ginen Lepineux putzuko sarrerara. Argazki pare bat atera eta barrura. Sokan ipintzerakoan sentitzen duzuna ezin da ongi deskribatu. Denetik pasatzen zaizu burutik. Zirraragarria benetan. Resalte txiki bat jeitsi eta egurrezko plataforma ustelaren gainean zaude, Lepineux salatik 320 metrotara. Lehen frakzionamenduetako urduritasuna pixkanaka desagertuz doa, eta garai bateko esploratzaileek erabilitako tekniketaz oroitzen zara kareharrian dauden arrastoei esker.

Lepineux putzua oso ondo instalatua zegoen eta jeisteko oso erosoa zen. Oso frakzionatua zegoen, eta lasai jeitsi ginen lauak. Konturatzerako salan geunden. Handik aurrera arazorik gabe, orain dela hilabete batzu ibili bait ginen handik. Vernara iritsi ginenean bisita batekin egin genuen topo eta sala iluminatua ikusteko aukera izan genuen. Azkenik hondartzara jeitsi ginen travesia txiki honi amaiera emateko.

Ohore bat izan da garai bateko abenturazale hauen pausuak jarraitzea.

 


E! Atea ireki digute! Ba goazen barrura!

 

Hemen arrotasunez beterik gaude.

Bultza Gorka, bultza!!

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

2 Comentarios

  1. Beheko komentario horietan argazkia falta da baina ez dakit nola sartzen den. Uzkudun, haz un apaño!

Entradas recientes

Calendario

junio 2023
L M X J V S D
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
Share This