Bonbatxuloko iturburua Triton espeleo-urpekariekin
Triton espeleo-urpekariko bikote batekin izan nintzen joan den astean, aralarko iturburu honetan. Urpean igeri egiteko behar duen material guztia barrunbearengana emateko laguntza behar duenez, bost lagun elkartu ginen Zaldibian.
Bonbatxulo iturburu txiki bat da, Osinberdetik oso gertu dagoena eta Arroa Jurasikoaren iparraldeko hegalera zabaltzen du. Gaur egun esploratuta dauzka: sarrerako sifoia, galeri fosil bat eta erreka doan galeri meandriformea, honen ur-jauzi bertikalak eskalatu ondoren, beste bigarren sifoi batekin topatu dira eta esplorazioan dago.
Miguel eta Josi espeleo-urpekariak, argazki kamara berri bat probatzeko asmoekin sartu ziren. Segurtasuneko tramankulu guztiak bikoiztuta:haize botilak, erregulatzaileak eta abar, murgilketarako hiru ordu laurden behar izan zituen, 100m-ko lehen sifoia gurutzatzeko. Bitartean, Osinberderaino igo ginen, Erramunek ondo ezagutzen dituen kanala eta hodi instalazioen egoera ikusteko.

Urpearen hitza ez da «haize bonbona», haize botila baizik. «Bonbona» butanorentzat erabiltzen da