Esjamundo-ko koba (Villanúa)

Gaur egun esplorazioan, 2.580m-ko garapen eta 78m-ko desnibelarekin.

“La Nueva”bezala ezagutzen da ere, “Güixas” edo “Zaharrarekin” ez nahasteko Villanuan duela mende askotik ezagutuak, gaur egun terrenoko jabearekin arazoak daude barrunbearen sarreraraino iritsi ahal izateko.

Haitzulo hau Lecherines sistema karstiko guztiaren maila freatikoaren partea da, Pirinioetako goi-mendiko karst nagusietakoa, espeleologiak lur azpiko 1000 metroko sistema argitaratu du.

Aterpe zabal batek hartzen du, haitzuloaren sarrerako katazuloari bidea ematen dion atea, oraingoz irekita.

Barrunbe honek galeria zabalak ditu, gours ugari eta aintzira txikiekin, ibitik igaro behar direnak ez bustitzeko, Pirinioetako barrunbeak oso hotzak direlako.

Esjamundok jarduera hidrologiko garrantzitsua du eta nabarmentzen duten seinale ugari dago.

Aurrera azkar egiten degu, 6 metroko putzu txiki bat jaitsi eta gero “L-aren”putzuan uzten gaitu, haitzulo honetako zailtasun kuriosoenetakoa, aintzira saihesteko eskubanda eta bi kate, 180º-ko bira emateko, benetako malabarismoak egitea behartzen duela, busti gabe pasatzeko. Ez da pauso zaila baina arrakastarekin pasatzeko, nahiko trebea izan behar da.

Neguan sifonatua egoten den galeria lehorra aurkitzen degu eta goiko galerietara igotzeko 16 metroko bertikala daukagu. Formazio oso politak ikusten dira gune honetan. 15m-ko kolada jaitsi ondoren, barrunbearen jarraipena bukatzen dela dirudi, baina urpetutako sifoi makur bat gaindituz, gours asko dauden beste areto batera iristen da, sabaiak orain garaiagoak dira eta bukaeran, 30m-ko putzu bertikalarekin topatzen gera, jaitsi ondoren, esploratzen ari diren 8 x 5m-ko aintzira handi batean amaitzen degu gaurko progresioa.

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

octubre 2020
L M X J V S D
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  
Share This