
Lecea upeltegia
Errioxan izan ginen taldeko hiru kide, bodega honen calado-ak topografiatzera.
XV eta XVI mendeko hondar arkeologikoak baieztatzen dute tunelak hondeatuz ardoa gordetzen zutela, ardoaren baldintza egokienak lortzeko.
Rioja Alta-ren bihotzean eta San Asensioko herrian kokatuta, Lecea upeltegia, XVI mendeko bi calado zaharren gainean altxatuz aurkitzen da. Mahastizain eta ardogintza tradizioko familia, eskuz egindako lantze eraren fideltasunarekin.
Lecea upeltegiak Rioja Alta-ren calado tradizional tipikoak mantentzen ditu, haitzean hondeatuta duela hirurehun urte baino gehiagokoak.
Errioxar upeltegi familiarrek, lurrean edo haitzean hondeatuta, ardoaren hezetasun eta tenperaturako baldintza egokiak eskaintzen dituzte eta hauen aireztapen hodiak tufera-k deiturikoak, troglodita iradokizun profil bereizgarria ematen diote paisaiari.
Upeltegia hainbat konpartimentuz eratuta dago. Goialdean, sarreratik hurbil eta haitzean hondeatuta, «aintzira» aurkitzen da, mahatsa irakiteko uzten den lekua. Ondoan prentsa aurki daiteke. Behealdean, haitzean hondeatuta, calado-a aurkitzen da, zureko edo hormigoi-gordailuetako upelak dauden tokia. Ondoan, barrikak, txanbilak eta ontziz aldatzeko beste tresna ugari.
Barrunbe ezaguna iruditu zaigu, erromatar meatze batean baginen bezela, eskailerak eta hormetako argizuloekin. Taldeko bakarren bati ez litzaioke axolako hemen aurkitutako sifoi granate batean itotzea…