Basotxo koba

Larunbat honetan Altzaniako Basotxo koban izan ginen taldeko lau kide asteburuko eguraldi ederrena aprobetxatuz, goiz txango bat burutzeko asmoekin.

Arabako karts eremu hau nahiko kaltetuta dago martxan dauden harrobiengatik. La Leze arrailetik nahiko gertu daukagu gaurko kobatxo hau eta oso ezaguna da ere. Dituen erraztasunengatik bisitari asko izaten ditu (interneten ere, abenturako enpresa bat baino gehiagok iragartzen dute txangoak antolatzen dituela). Barrunbea oso harro sentitzen da bere formazioen edertasunak aurkezten; ala ere, nahiko txukuna eta zainduta dago, ikusi izan ditugu hemen baino askoz handiko txikizioak …

Sarrerako ahoaren dimentsioa (10 x 2m) ikusi ostean, harritzekoa da koba honek gordetzen dituen gelen tamaina; batez ere, zabalera eta 15 metroko altuera leku batzuetan. Galeri bakarrekoa da eta ez du garapen handirik baino bai horma oso barrokokoak, kolada eta zutabe ederrez apainduak. Kolada handi baten mitxelinak aldapaz gora eginda eta gours polit batzuk itzuriz jarraitzen du. Azkeneko balkoia igota, berehala bukatzen da sabaiekin topo eginez.

Bizitzeko leku egokia izango zen, eta horma hauetan aztertzeko dauden marra bitxi batuz azaltzen dira. Gizakien hezurrak ere aurkitu ziren. Gaur egun ardiak babesten dira sarrerako lehen gelan.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

1 comentario

  1. Bien por la iluminación de las fotos. Cada vez sacas mejores fotos

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

septiembre 2020
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  
Share This