
La Leze (udako bigarren aldia)
Uda honetan bigarren aldiz izan gera La Lezeko arroilan. Joan den larunbatean, eguraldi kaxkarrarekin, taldeko bost kide (argazki sekzioan gabiltzanok) elkartu ginen akzioaren bila eta hau nola plasmatu bi neurritako planoan.
Ohiko bidetik joan beharrean horma azpiko bariantea hartu genuen zuhaitzetatik rappel batzuk jaisteko.
Arroilen ahotik ze emari zeraman ikusi eta argazki-akzioen plana burutzen hasi ginen. Ona hemen argazki bat ateratzeko emandako pausoak:
Gure argazkian azalduko den protagonista Mikel, rappelatzen ari bazen bezela, sokan blokeatuta, aginduen zain.
Bai Sergio argazkilaria eta baita zeraman kamara tripodeekin serio eta ondo anklatuak, posizio egokien bila.
Ainara, iluminazioko teknikoa bezela, beheko marmitatik, aktorearen bizkarrera kontrargia botatzen.
Sabino, iluminazioko laguntzaile bezela, marmitaren urpeko sakona argitzen, urari kolore berdea emanez.
Eta gainaldean Emilio, iturgintza tekniko bezela; alde batetik etzanda, errekaren isuria taponatzen, uraren pasoa kontrolatzeko eta kameran objektiboa irekita zegoen bitartean ur pertzakadak Mikelen aurpegira botatzen.
Eta dena prest zegoenean, hauek emandako aginduak:
– Aina, ikusten zaitut, mugitu Mikelen bizkarraldera, pixkat gorago, bale, bale!
– Sabino, argia bakarrik ikustea nahi det, ezkutatu zaitez harkaitz atzealdean!
– Mikel erne!
– Benga Emilio, URAAA, bota URA!
BRRRUUUUNNNBBBAAA (kriston ur emarien saltoa Mikelen gainera)
Arratsaldeko hiruretan azaldu ginen beste aldetik, eta dezente hobetu zuen eguraldia, baita gure humorea.
Txango honetako argazki gehiago ikusteko aukera Espeleofotoko orrialde honetan daukazue:
Sabino eres una machine. Muy buenos tus post. Siempre estoy esperando para leerlos. Animooooo.
Saludetes.
Aupa Sabino, bi aldiz bizi dut gure txangoa; lehena, hantxe bertan, La Lezen, baina bigarrena, eta esan behar dut bezain dibertigarria dela, zure post-a irrakutzean. Ja ja, ze ona